Hitanoari buruzko pasarteak
-
Euskara: toka eta noka
Adrien Iratzoki Jauregi (1931) Azkaine
Toka eta noka nori, noiz, norekin egiten zuten kontatzen du. Familiako bakoitzarekiko ohiturak. Baita lagun artekoak ere. Seme-alabekin nola aritzen den ere aipatzen du.
-
Toka eta noka noiz eta norekin
Joset Zunda Elissalde (1930) Sara
Gurasoekin, lagunekin, seme-alabekin toka-nokaren eta euskararen erabilpenaren ingurukoak.
-
Hitanoaren gainbehera
Miren Azkarate Villar (1955) Donostia
Hitanoa bultzatzeko saiakera bat 'Goenkale' izan zen. Baina han erabiltzen zen hitanoa arautua zen eta ez zeukan antzik inongo herritako hitanoarekin. Hitanoa galtzen ari da.
-
Biloba mutilekin eta lagunekin hika
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Bere biloba mutilekin hika egiten du; neskekin ez. Ez du arrebarik izan eta ez du noka erabiltzeko ohiturarik. Lagun-lagunekin hika. Pertsona batzuekin hika egiteko ohitura du eta beste batzuekin zuka, baina ez daki zergatik.
-
Anaiekin hika eta arrebekin zuka
Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo
Anaiekin hika egiten zuen, baina arrebekin zuka. Amak zuka hitz egiten zien denei. Asko galdu da hitanoa Lezon.
-
Euskaraz beti zuka, behin ere ez toka-noka
Suzanne Mireille Oyhanto (1927) Azkaine
Euskaraz etxean baina sekula ez toka-noka. Ez zuen maite. Errespetuagatik edo.
-
Parisen Hazpandar bikote bat toka-noka beti
Suzanne Mireille Oyhanto (1927) Azkaine
Parisen zen Hazpandar bikote baten aipamena, beti toka-noka aritzen ziren eta berak ez zuen batere maite
-
Gurasoei zuka, anaien artean hika, izebari berorika
Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946) Lezo
6 senide izan ziren, gizonezkoak guztiak. Hika egiten zuten etxean. Gurasoekin ordea zuka egiten zutela kontatzen du. Kalean ikasi zuten hitanoz. Izeba bati berorika aritzen zirela ere gogoan dauka nahiz eta izebak "ni ez naiz behorra" erantzuten zuela gogoan duen. Bost apaiz zeuden lehen Lezon; berorika egiten zitzaien haiei.
-
Hika bai ala ez?
Mari Karmen Arrastua Sarasola (1944) Lurdes Esnaola Sein (1950) Maria Luisa Navarro Lujanbio (1939) Lezo
Mari Karmenen amak ahizparekin hika egiten zuen, baina beraiei zuka. Gerora hasi zen bera hika, konfiantza duen jendearekin. Gizonaren aldeko familia baserrikoa da eta haiek dena hika. Alabari hika egiten dio, hika ikasi nahi zuelako. Maria Luisaren kasuan, senideen artean hika egin izan dute. Lurdesek, berriz, bei zuka. Apaizari berorika.
-
Eskolara gutxi; falangekoen lokala
Maria Dolores Manso Berasarte (1944) Lezo
Eskolara gutxi joan zen. 14 urterekin Atxa anaien lantegian hasi zen lanean. Eskolan "Cara al sol" abestu behar. Inguruan falangeko lokal bat zegoen eta antzerkiak eta bestelako ekintzak egoten ziren, baina amak ez zien uzten joaten. Eskolan gaztelaniaz zen dena, baina beraien artean euskaraz egiten zuten. Etxean ere bai. Anaiarekin hika egin izan du.
-
Lezo asko hazi da
Maria Dolores Manso Berasarte (1944) Lezo
Senarrarekin zuka egiten du. Anaiarekin egiten zuen hika, ohitura hori hartu zuelako. Lezon hika gutxi entzuten da orain. Asko handitu da herria, etxe berri asko egin dituzte. Garai batean denek elkar ezagutzen zuten.
-
Gurasoek senide eta lagunekin hika
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Gurasoek ez diote hika egiten, baina beren anai-arrebekin eta lagunekin hika egiten dute. Ama araoztarra dauka eta hika egiten segitu dute, baina Uribarrin gizonezkoen artean bakarrik mantendu da.
-
Aitak Alaiaren mutil-lagunari hika, baina berari ez
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Araozko Beitikoa baserrikoa du ama, eta hark hika egiten du lagunekin. Aitak ere hika egiten die mutil askori, baina neskei ez; arrebei soilik eta lagunei. Berari ez diote egiten. Ez du galdetu zergatik. Bere mutil-lagunari hika egiten dio.
-
Lehengusuen artean, ikasteko nahia
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Araozko lehengusu batek, Marixolek, egiten zion hika, baina beti zuzentzen aritzen zitzaion, eta ez zitzaion gustatzen: ez egiteko esan zion. Orain badu berreskuratzeko gogoa. Lehengusuekin egin izan du hika, parranda giroan, baina ez du iraun gero. Umeei ez zieten hika egiten, koskortu arte; orain, berriz, betirako ume. Transmisioaren etena: askok ez dute etxean jaso. Mutilek, berriz, beti egin izan dute.
-
Belarria eginda dauka
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Belarria eginda dauka, etxean entzun duelako. Zuzenean Marixolek bakarrik egin izan dio. Etxera mutilen batekin badoa, hari hika egiten diote, baina neskei ez.
-
Nokaren galeraren arrazoiak, genero ikuspegiarekin lotuta
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Ez daki zergatik galdu den noka eta toka ez. Uste du nahi gabe gertatu dela, baina genero ikuspegiak zerikusia izan dezake. Ez dauka anai-arrebarik, baina mutila balitz ia seguru dago egingo liokeela. Gertatu daiteke baserritar kutsua kentzeko hitanoa alde batera uztea. Eta apurka-apurka noka galtzen joan da. 55 urtetik beherako ia inork ez daki.
-
Hitanoa ez dago gaizki ikusita gaur egun
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Oñatieraz ondo egitea eta euskaraz ondo egitea ez dira gauza bera. Oñatiera ere aldatzen doa, gaztelaniaren eta batuaren eraginez. Ingo Xonau! taldearen sorrerak bere inguruan ilusioa piztu duela dio. Gaur egun ez dago hitanoari buruzko iritzi txarrik.
-
Mutilek neskei gaizki hika sarritan
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Mutilek askotan gaizki egiten dietek neskei hika, mutilei moduan. Baditu, hala ere, ondo egiten duten lagunak ere. 18 urte zituenean egiten zuen hika haiekin, baina gaur egun ez du harreman handirik. Alaiak errezago egiten die hika mutilei, gehiago entzun duelako. Noka egiteko pentsatu egin behar du, eta toka irten egiten zaio. Azkoitin ezagutzen ditu elkarrekin hika egiten duten bikoteak ere.
-
"Ingo xonau!"
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Hemendik aurrera saiatuko da inguruko umeei hika egiten, gurasoek berarekin egin ez dutena. "Ingo xonau!" esaten du.
-
Zer egin noka berreskuratzeko?
Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati
Zer egin noka modan jartzeko? Ahalduntze-prozesu moduan bizitzeak lagundu dezakeela uste du, baina berarentzat eraginkorragoa da konfiantza-zirkuluak sortzea. Hika-tertuliak egitea ideia ona iruditzen zaio.


