Hitanoari buruzko pasarteak

  • Berorika hizketan

    Juan Domingo Astarloa Laka (1933) Ermua

    Berorika zela hitz egiten zuten antzezten du. Alkatearekin hika aritzen da.

  • Hika eta zuka zeinekin

    Dioni Ardanza Ormaetxea (1914) Ermua

    Hika edozeinekin egiten zuten, pertsona nagusiekin izan ezik. Zuka lagun bereziei, bikoteari edo helduagoei egiten zitzaien, errespetua zor zitzaionari.

  • Hika, zuka eta berorika

    Agurne Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1927) Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Elbire Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1926) Ermua

    Hika, zuka eta berorika zeinekin egiten zuten: hitanoa lagunekin eta anaiekin, zuka ahizpa-arrebekin eta seme-alabekin, eta berorika apaizekin eta medikuarekin.

  • Ainara Elortza Etxean jaso du hitanoa

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Amak hika egiten dio; nerabezaroan hasi zitzaien ahizpari eta biei hika. Aitak ez dio egiten. Lagun batzuekin hika egiten du. Bere garaian noka ondo zekiten mutilek, nahiz eta beti egon izan den neskei toka egiten dienen bat. Ahizparekin ez du hika egiten, agian ez dutelako ume-umetatik jaso. Mutilei txikiagotan egiten zaie hika, neskentzat ez dela fina pentsatu izan delako. Hikaren konnotazio txarrak.

  • Leire Larrañaga Semeei hika egin izan die txiki-txikitatik

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Mutilak oso txikitatik hasten dira hika, jada haur hezkuntzan hasiko direla iruditzen zaio. Berak semeei hika egin izan die beti eta oso txikitatik egin izan dute. Neskak izan balira ere berdin egingo liekeela uste du.

  • Leire Larrañaga Hikak harreman-mota deskribatzen du

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Hika galtzea altxor bat galtzea litzatekeela uste du. Beretzat hika ez da komunikatzeko tresna bat bakarrik, harreman-mota deskribatzen du, harreman hori gertukoa dela adierazten du. Noka galtzeak emakume bezala garrantzia handia izango lukeela iruditzen zaio eta kontzienteki eragin behar dela uste du, hori aldatzeko.

  • Leire Larrañaga Hitanoa Xabier Munibe ikastetxean lantzeko aukera

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Xabier Munibe ikastetxea publikoa da eta handia, gainera. Irakasleak asko aldatzen dira eta asko kanpotik etorritakoak dira, baina badaude bertako edo inguruetako irakasleak ere. Hori dela eta, ikusten du hitanoa eskolan lantzeko aukera. Bestela zaila litzateke, beste herri batzuetakoek ez dutelako hika erabiltzen.

  • Ixabel Jauregi Magisteritza ikasten ari zela, euskal kontzientzia piztu

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Donostian egin zituen Magisteritza ikasketak eta euskal kontzientzia piztu zitzaion han, besteak beste, Martxelo Otamendi ikaskideari esker. Irakasleek ez zuten euskararekiko jarrera onik, baina leku askotako ikasleak zeuden eta euskaraz egiten zuten beraien artean. Hika ere erabiltzen zutela dio.

  • Ixabel Jauregi Amaginarrebari gustatu ez arren, senarrarekin hika

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Umetatik hika egin izan du lagunekin, nahiz eta beti egon lagunen bat egiten ez zuena edo erraztasun gutxiago zuena. Nobioarekin eta haren lagun azpeitiarrekin ere beti hika. Amaginarrebak bikoteak elkarrekin hika egitea ez zela egokia esan arren, ohitura horrekin jarraitu zuten. Ahizpak senarrarekin zuka egiten du. Seme-alabei hika egiten diete.

  • Ixabel Jauregi Seme-alabei hika egin arren, euren artean zuka

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Alabak ez du lagun guztiekin egiten hika. Bakoitzarekin duen harremanaren araberako izango dela uste du. Seme-alabei hika egin izan diete txikitatik, baina euren artean zuka egiten dute. Senarrak eta semeak elkarrekin hika egiten dute. Garai batean naturalago irteten zela hika uste du. Gaur egun kontzienteki egin beharra dago.

  • Ixabel Jauregi Hitanoa telebistan eta literaturan

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Garai batean telebistan hika eredu onak ematen ziren hainbat telesailetan, baina gaur egun ez dago halakorik. Goazen! telesailean, esaterako, gazteek hikako testuak berdin-berdin ikasiko lituzketela uste du. Literaturan badaude elkarrizketetan hika sartzen duten idazleak.

  • Ixabel Jauregi Emakume eta gizonezkoeen ezberdintasunak, baita hizkuntzari lotuta ere

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Garai batean gizonezkoak gehiago sozializatzen ziren eta horregatik eutsiko zioten hobeto hitanoari. Bertsotan ere gauza bera gertatzen zen, emakumeek etxean ikasten zuten bertsotan. Gizonak ausartagoak ere izaten dira: ondo edo gaizki, aurrera. Emakumeek gehiago exijitzen diete euren buruei, gizarteak ere gizonen parean egoteko gehiago eskatu izan dielako. Entzun izan du hika emakumezkoentzat ez dela fina. Azken urteetan emakumezko batzuk ahalduntze tresna gisa hasi dira hitanoa bultzatzen.

  • Ixabel Jauregi Emakumeak komunikatzaileago

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Jende berria ezagutzea, harremanak eta komunikazioa gustatzen zaizkio, aberasgarria delako. Emakumeek gehiago komunikatzen dutela uste du. Emakume eta gizonezkoen arteko aldea; emakumeen izaera. Interesgarria litzateke emakumeen arteko komunikazio hori noka izatea.

  • Itziar Arrieta Etxean hika jaso arren, seme-alabei ez diete egin

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Beraiei hika egiten zieten, eta anai-arreben artean halaxe egin izan dute beti. Baina beraiek seme-alabei edo ilobei zuka egin izan diete. Itziarrek dio errieta egiteko bakarrik erabili izan duela hika seme-alabekin.

  • Yolanda Larrañaga Ez du inoiz egin hika, ez zaiolako gustatu izan

    Yolanda Larrañaga Arrieta (1968) Azkoitia

    Olatzek eta Itziarrek hika egiten dute elkarrekin, baina ondorengoei zuka egin diete. Yolandak ez du inoiz hika egin, espresio solteetan bakarrik. Anaia hika hitz egiten hasi zitzaion 11-12 urterekin eta berak negar egiten zuen, ez zuelako nahi. Inguruan eduki ditu hikaren erreferente onak, baina sekula ez zaio gustatu izan. Ez dute entzun inoiz hika ez dela emakumeentzat aproposa.

  • Itziar Arrieta Hikaren erabilera-ohiturak

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Yolanda Larrañaga Arrieta (1968) Jone Zabaleta Larrañaga (1998) Azkoitia

    Yolandaren senarrak ez zekien hika, baina behin bere aitonari hika hasi zitzaion, hark halaxe egiten ziola eta. Garai batean edukazio falta zen zaharragoei hika egitea. Ume txikiei hika egitea ere gogorra iruditzen zaio Yolandari. Senar-emazteen artean ere gaizki ikusita zegoen. Jonek ez duenez hika etxean jaso, ez zaio gaizki iruditzen edonori hika egitea. Itziar eta Olatzen gurasoek hika egiten zuten parekoekin eta ondorengoekin. Aitaren aldeko osaba-izebek hika egiten diote Yolandari. Itsusia ote den eztabaidatzen. Ohitura kontua izaten da.

  • Itziar Arrieta Noka gainbehera

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Yolanda Larrañaga Arrieta (1968) Jone Zabaleta Larrañaga (1998) Azkoitia

    Mutilen hitanoa erabiltzen da, baina neskena galtzear dago. Toka zakarragoa da noka baino. Tokak (gizonezkoenak, alegia) "irabaziko" balu, emakumezkoena izango litzatekeela errua dio Yolandak, bere burua erruduntzat jota. Xabier Euzkitzek aspaldi esan omen zuen hika indartu beharra zegoela.

  • Itziar Arrieta Hika indartzeko aukerarik bai?

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Yolanda Larrañaga Arrieta (1968) Jone Zabaleta Larrañaga (1998) Azkoitia

    Itziarrek eta Olatzek zaila ikusten dute hika indartzea. Yolandak ikusten du aukera, baina horretarako instituzioek, ikastetxeek... ahalegin handia egin beharko luketela uste du. Garai batean irakasleak azkoitiarrak ziren eta denek zekiten hika; gaur egun irakasle askok ez dakite eta zailagoa da.

  • Julen Aldalur eta Asier Odriozola Noka beherantz, ez delako erabiltzen

    Julen Aldalur Larrañaga (1999) Asier Odriozola Elorza (1999) Azkoitia

    Noka hitz egiten badakitela uste dute. Julenek erabiltzen du berari hika egiten dioten zenbait neskarekin. Asierrek dio ez duela erabiltzen. Noka galtzen ari da, ez delako erabiltzen; baina ez da mutilen kontua soilik, neska askok ez dute hika egiten eta. Nagusiagoen artean noka eta toka bizirik daude oraindik.

  • Julen Aldalur eta Asier Odriozola Xabier Munibe ikastolan Floreagan baino hika gehiago

    Julen Aldalur Larrañaga (1999) Asier Odriozola Elorza (1999) Azkoitia

    Kaletarrak dira, nahiz eta bien aitak baserri-girotik etorri. Gurasoak azkoitiarrak dituzte. Asier Floreaga ikastetxean ibili zen eta Julen ikastolan. Beraiek hika egiten dute, baina Asierri iruditzen zaio Floreaga ikastetxekoek hika gutxiago darabiltela ikastolakoek baino.