Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hutsunea dago nokaren kasuan
Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati
Oñatin hitanoaren osasuna mutilen kasuan ona dela uste dute, baina neskena ez. Mutilek asko darabilte. Nesken kasuan hutsune bat dago. Amonak noka egiten du lagunekin eta ahizparekin.
-
Esaldi solteak hika, Iratik lagunekin
Irati Barrena Bolinaga (1999) Oñati
Iratik dio bere lagunekin ez duela hitanoari buruz hitz egin... baina esaten dituzte esaldi batzuk hika. Uste du batzuk animatuko lirakeela erabiltzera eta beste batzuk ez.
-
Hitanoak konplizitatea ematen du
Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati
Identitate-marka bat da hitanoa Iratirentzat. Beste lotura bat sortzen da, konplizitatea. Ez du uste bere adineko beste neskek hiak dakitenik, baina ez du galdetu. Bere bi lagunek (mutilek) ez dioete noka egiten, ez dakitelako.
-
Duela urte eta erdi hasi ziren elkarrekin hika egiten
Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati
Zer sentsazio hika egiteak? Gertutasuna, konfiantza, lotura bat... Duela urte eta erdi hasi ziren hika egiten, Irati Batxi-2n zegoela.
-
Sozializatzeko moduak
Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Sozializateko modu diferenteak izan dituzte emakumeek eta gizakumeek. Bizitza sozialagoa zuten gizonek. Oñatz-ekin hasi ziren gauzak egiten. Neskek ohitura handiagoa zuten erdaraz jarduteko mutilek baino. Oraingo egoera zein den.
-
Hikarekin zer harreman?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Etxean anaiek hika egiten diote elkarri, baina berari ez zion inork hika egin etxean. Villabonan bizi zenean, hika hizketan hasi zen Fleming ikastetxeko lankide batekin. Gipuzkeraz egiten zuen han, eta hitanoa ere bertakoa.
-
Laguna duen emakume batek hika egiten dio
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Badaude batzuek batzuetan hika egiten diotenak. Emakume batek hika egiten dio berari, baina alabari, berriz, ez.
-
Hika gaizki egiteko askatasuna
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Egunerokotasunean hika jardutea ez da erraza. Pertsona konkretuekin eta lana eginda lortzen dela dio. Konfiantza izan behar da gaizki egiteko, ikasten joan ahal izateko.
-
Hika egiten hasteko prozesua
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Villabonan egin zuen hika egiten hasteko prozesua. Hasierako zailtasunak aipatzen ditu. Egitura batzuk barneratu ahala, errazagoa da.
-
Hikatertuliak
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Mintzapraktika garrantzitsua da eta hika egiteko ere hori behar da: hikatertuliak, hikapoteoak...
-
Hitanoaren osasuna Oñatin
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Nesken artean hitanoa galtzen joan da, eta mutilen artean parranda giroan erabiltzen dela uste du edo oso baserri eremuko jendeak. Bestela, ez du hain osasuntsu ikusten mutilena ere. Emakumeei lotsa handiagoa ematen die gaizki eaateko beldurrak mutilei baino.
-
Zergatik joan da galtzen noka eta toka ez?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Lotsaren eraginez joan da galtzen noka: emakumeok konplexu gehiago dituzte. Emakumeen demostratu beharra. Bigarren mailan egon da beti emakumea.
-
Noka konfiantzazko eremuetan bakarrik
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Sozializatzeko modua desberdina zen gizonena eta emakumeena, sasoi batean. Emakumeek talde txikietan hika egingo zutela uste du, konfiantzazko eremuetan, baina hortik kanpora ez. Kalera bizitzera joandakoan ere hitanoa baztertzen zuten. Hitanoa baserri munduan gorde da ondoen.
-
Hikak ematen duena
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Hika egitea mutil gazteen artean errebeldiarekin lotzen dela uste du Aintzanek, eta maskulinitatearekin ere bai. Aintzanerentzat plazera da hika egitea. Alabek hika egitea oso polita izango litzakeela dio.
-
Hikak ematen duena II
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Hitanoa konfiantza giroan erabiltzen du, ez edozeinekin. Oso jende bereziarekin egiten du hika. Nahiko luke koadrilan hika egin ahal izatea.
-
Noka nola berreskuratu
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Noka berreskuratzeko erabili egin behar da, beldur barik.
-
Etxeko transmisioaren garrantzia
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Etxetik jasotzea hitanoaren transmisioa, hori izango litzateke onena. Seme-alaba gazteak dituztenak egin dezakete hori. Ezin da karga guztia ikastetxeen gain ipini.
-
Mutilak hika eta neskak erdaraz?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Nerabezaroan mutilek etxetik kanpo ikasten dute hitanoa sarri: kalean. Neskek bitartean erdarara jotzen dutela uste du Aintzanek. Nola lortu neskak ere hitanora erakartzea?
-
Noka ahalduntze tresna?
Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati
Noka ikastea eta erabiltzea ahalduntze-prozesu moduan.
-
Noka erabiltzeko erabakia
Kattalin Miner Perez (1988) Hernani
Noka hitz egiten hastea erabaki bat izan zen beretzat. Hernani oso herri erdalduna izan da. Gaztaroan gazteleraz asko egindakoa da. Unibertsitatetik bueltan konturatu zen feminismorako ez zeukala euskarazko hiztegirik, ezta euskaraz aritzeko ohiturarik ere. Lagunartean euskaraz egitea eta noka egitea erabaki zuten. Urola aldeko feministekin noka erabiltzeko esparrua zabaldu zitzaion.


