Hitanoari buruzko pasarteak

  • Leire Larrañaga Bere belaunaldiko mutilek jada noka gutxi

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Azkoitian gaur egun mutilek toka egiten dute, baina noka gutxi entzuten da. Bere belaunalditik beherako neskek gutxi erabiliko dutela uste du, nahi lagun-talde bakan batzuetan oraindik ere eutsi. Noka egiten duten mutilak are gutxiago direla iruditzen zaio. Bere belaunaldiko mutilek jada ez diotela hika egin izan dio.

  • Leire Larrañaga Beste herrialde batzuetatik etorritakoen semeak toka

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Garai batean neska-mutilek lagunartean hika egiten zuten. Gero bazituzten beren erabilera-ohiturak: zaharragoei ez, gurasoei ez... Gaur egun ez da erabiltzen neska-mutilen harremanerako. Mutilek gehienek egingo dute hika. Beste herrialde batzuetatik etorritakoen semeek ere hika erabiltzen dute, lagunartean hala ikasita.

  • Alaia Beitia Ama-alaben transmisioan etena

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Senideekin eta lagunekin bai, baina ama-alaben artean ez da transmisioa mantendu. Alaiak uste du ez zirela konsziente galdu egin zitekeela. Askok ez dakite zergatik ez dieten alabei egin. Euskara galtzeko arriskua ere ez dute bizi izan adineko batzuek, arnasguneetan. Berari ere gertatu zaio erdaraz gaizki moldatzea, eta erdaraz ikasteko lehengusu batek erdaraz egitea. Baina gaztelania ez ikastea ezinezkoa da gaur egungo gizartean.

  • Alaia Beitia Ingo Xonau! proiektuari buruz

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Ingo Xonau! proiektua posible egin duena: Oñati arnasgune bat da eta hitanoa bizirik dago. Bestela, lehentasunak beste batzuk izango lirateke. Ingo Xonau-ren inguruan elkartutako emakumeak hika egiten hasiz gero, noka zabaltzen joan daitekeela uste du.

  • Alaia Beitia Hitanoa jakitea, hizkuntza menperatzea

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Antzuolako ikerketa aipatzen du elkarrizketatzaileak: mutil gazteek diote hitanoak "euskal label" edo plus bat ematen duela. Hizkuntza menperatzearekin ere lotzen du hitanoa Alaiak. Nortasuna ematen du, eta baserritar izaerarekin ere lotzen da: gaur egun harrotasunerako motibo izan daiteke, ez lehen bezala.

  • Alaia Beitia Hitanoa galduko balitz, zer?

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Hitanoa galtzea pena litzatekeela dio. Haurtzaroko oroitzapenekin lotzen du, lehenagoko amandreekin. Desberdina da zuka ala hika hitz egin: formak edukian ere eragina dauka.

  • Alaia Beitia Eskolan oñatierako aditz-taulak ikasten

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Eskolan ikasi zituen oñatierako aditz-taulak, erdarakadak kentzeko asmoarekin... hitanoa ere eman zuten, baina irakaslea ez zen bertakoa eta berak etxean entzuten zuena desberdina zen. Alaiak kalean ez zituen etxean erabiltzen zituen hitz berak erabiltzen, modu inkontzientean.

  • Alaia Beitia Hitanoaren transmisioa Uribarri auzoan

    Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati

    Uribarri auzoan hitanoaren transmisioa adinekoen artean mantendu egin dela uste du, baita emakumeen artean ere. Industrializazioak eta inmigrazioak eragina dutela uste du: Zubillagan zailagoa dela mantentzea Uribarrin edo Araotzen baino. Kalean ez dira erabiltzen baserri munduan erabiltzen diren hitz batzuk.

  • Ane Ugarte Hika egitea "plus" bat da Anerentzat

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Onintza Legorburuk Antzuolan egindako ikerketaren arabera, mutil gazteentzat 'plus bat' da hika egitea: 'euskal label' batekin lotzen dute. Anek ere bai. Erakargarria egiten zaio.

  • Ane Ugarte "Xaukena xauk" modan, Oñatitik kanpo ere

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    "Xaukena xauk" espresioari buruz. Gaur egungo gazteentzat hitanoa erakargarria da, Aneren ustez, baina ez daki ahalegin hori egiteko prest dauden. Exotikoa izan daiteke gazteentzat.

  • Ane Ugarte Hitanoaren egoera Oñatin

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Euskararen egoera Oñatin askoz hobea da Laudion baino, baina hitanoa ez du osasuntsu ikusten: forma asko gaizki erabiltzen dira gazteen artean. Azkoitin osasun hobea du hitanoak. Bere mutil-lagunak beti hika egiten du mutilak diren lagunekin. Oñatikoek, berriz, hika eta zuka nahasten dute.

  • Ane Ugarte Amak hika egiten dionean, harridura

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Amak hika egiten dionean, lagun batzuek harritu egiten dira. Laudioko lagunak ez dira konturatu ere egiten, ez dakite zer den ere. Aneri, berriz, ilusioa egiten dio amak berari hika egiteak.

  • Ane Ugarte Ohiturak aldatu egiten dira: berorika

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Adin diferentzia egon arren, laguna izanez gero posible da hika egitea. Auzoko gizon batek aitari berorika egiten zion, eta hori galdu zen bezala hitanoarekin lotutako ohiturak ere aldatzen ari dira.

  • Ane Ugarte Hika egitea, konfiantza seinale

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Amak den-dena hika egiten dio orain, egoera guztietan. Kosta egin zitzaion hasieran, baina orain modu automatikoan egiten du. Amak esaten dio gurasoei ezin zaiela egin, eta berak ez dio egiten. Apaizei ere ezin zaie hika egin. Amak ahizpa monjari bai egiten dio hika (ahizpa delako monja baino lehen). Botere harremana markatzen duen tratamendu bat da hitanoa.

  • Ane Ugarte Zeinek egiten dion hika

    Ane Ugarte Garitaonandia (1993) Oñati

    Anaiarekin esaldi solteak bai, erabiltzen ditu hika Anek. Baserri giroan errotuago dago hitanoa; basoko batzordean dago, eta haiek hika egiten diote; berak zuka erantzuten die. Amonak hika egiten zion, eta izebak ere batzuetan egiten dio. Bere Oñatiko koadrilan gurasoek inori ez diote hika egin izan, eta zaila ikusten du ohitura hori hartu ahal izatea.

  • Nerea Agirre Hika egiten duten emakumeen perfila

    Nerea Agirre Kortabarria (1977) Oñati

    Hika egiten duten emakumeen perfila zein den: errebeldia puntu bat ikusten du Nereak. Familia oso elizkoietan gutxiago mantendu ote den... Etxean naturaltasunez jaso duenez, berak ere egiten dio hika bere alabari batzuetan. Alabak 10 urte ditu.

  • Nerea Agirre Pertzeptzio aldaketa hitanoaren gainean

    Nerea Agirre Kortabarria (1977) Oñati

    Pertzeptzio aldaketa izan du. Lehen baserritarren kontutzat zeukan, eta orain, berriz, gehiago baloratzen du. Mutil gazteen artean "guay" da hika egitea.

  • Nerea Agirre Gaztelania, sasoi batean euskararen aurretik

    Nerea Agirre Kortabarria (1977) Oñati

    Baserritar konplexuak emakumeen artean hitanoaren galeran izan duen eraginaz dihardu. Hitanoa gutxietsita egon da. Bere eskola garaian ere gaztelaniaz hitz egitea hobeto zegoen ikusita euskaraz hitz egitea baino. Etxetik kanpora ez du hika egiteko aukera handirik izan. Berarentzat etxean erabiltzeko hizkuntza da.

  • Irati Barrena Noka bultzatzeko zer egin daitekeen

    Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati

    Hika ikastaroak eta tertuliak antolatuz gero, Iratik dio animatuko litzakeela. Ez zaio erraza iruditzen nesken artean modan jartzea, bere inguruan inork ez dakielako noka. Aditz-taulak ere ondo etorriko litzaizkieke, zalantza dutenean erabiltzeko.

  • Irati Barrena Kaletartze-prozesuak eragina hitanoaren galeran?

    Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati

    Hitanoa baserriarekin lotzen da, eta kaletartze prozesuak eragina izan dezake galeran. Araoztarrek mantendu dute beren artean, baina seme-alabei ez diete hika egin. Baserritarra izateagatik konplexurik ez du izan sekula Marixolek.