Hitanoari buruzko pasarteak

  • Irati Barrena Eskolan ia dena zuka

    Irati Barrena Bolinaga (1999) Marixol Bolinaga Erostarbe (1962) Oñati

    Eskolan euskaraz ikasteko aukera etorri zenean, euskara ondo ikasiko dutela pentsatu zuten gurasoek. Eskolan zuka erakusten da, hika oso gutxi. Iratik ikastolan Oñatiko euskara ez du irakasgai moduan ikasi, baina 6. mailararte Oñatiko irakasleak izanda bai jaso du. Joxeina irakasleak hika egiten zien.

  • Frantziska Erostarbe Hika egiteko ohitura; hikaren etorkizuna

    Frantziska Erostarbe Aginagalde (1931) Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Norbaitekin hika edo zuka hitz egiteko ohitura aldatzea zaila da. Gaztetxoek hika ikasiko ote duten komentatzen. Hika ia galduta egon dela diote.

  • Aintzane Agirre Villabonako hitanotik Oñatikora

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Oñatierako hika oraintxe hasi da ikasten eta erabiltzen. Etxean ez diote hika egin izan; osabak eta aitak mutilei bai (bere senarrari bai), baina berari ez. Villabona ikasitakoa oñatieraz jartzen saiatzen da, bere erara eta hanka sartuaz.

  • Aintzane Agirre Ohiturak aldatzea ez da erraza

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Nerea Agirrerekin (elkarrizketatua dago bera ere) hika egitea dauka orain erronka moduan, eskolan elkar ikusten dutenean. Ohiturak aldatzea ez da erraza. Bi alabei hika egiten ere hasi da.

  • Aintzane Agirre Hitanoa eta oñatiera eskoletan

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Eskoletan ez da hitanoa erakusten... erakustekotan oso gainetik. Irakasleek ez diote behar besteko baliorik ematen hitanoari eta Oñatiko euskalkiari ere ez. Idatzizko dena euskara batuan da. Irakasleek beraiek ere ez dituzte Oñatiko aditz-formak behar bezala menperatzen.

  • Aintzane Agirre Hika zebilena, baserritarra

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Frankismo garaian erdararako joera nagusitu zen. Euskarazko liburuak debekatu zituzten. Zuka egiten zuena baino maila baxuagokoa izango zen hika zebilena: baserritarrak. Baserri munduko adinekoak konplexuak dituzte oraindik ere.

  • Aintzane Agirre Seme-alabei hika ez egitearen arrazoia

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Seme-alabei hitanoa ez transmititzearen arrazoia. Estatus kontua ikusten du Aintzanek: gutxiago izatearen pertzeptzioa. Gaur egun ondo ikusita dago, baina sasoi batean ez. Erabaki inkonszientea izan zela dirudi.

  • Maite Barrena Gurasoei izan ezik, beti hika

    Maite Barrena Aranburu (1948) Jabier Mendizabal Lizarralde (1942) Bergara

    Jabierrek beti hika egin izan du, gurasoekin izan ezik.

  • Koldo Artola Fidela Bernat erronkariarrak beti noka

    Koldo Artola Kortajarena (1938) Donostia

    Fidela Bernat erronkariarrari kosta egiten zitzaion Koldori ulertzea, baina Koldok irakurriak zituen erronkarierazko hainbat testu eta errazago ulertzen zion Fidelari. Beti noka egiten zuen, amarekin eta izebarekin hala egiten baitzuen euskaraz.

  • Leire eta Irati Lizarralde Lagunek hitanoarekiko duten jarrera

    Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia

    Lagunen artean hitanoarekiko jarrera ezberdinak ikusten dituzte. Hika etxean entzun edo jaso dutenek errazago egiten dute hikarako jauzia, baina etxean oinarririk jaso ez dutenentzat askoz zailagoa da hika hastea.

  • Leire eta Irati Lizarralde Irakasleen jarrera hitanoarekiko

    Irati Lizarralde Alberdi (2004) Leire Lizarralde Alberdi (1999) Azkoitia

    Irakasleen artean badaude hitanoaren inguruko kontzientzia eta interesa dutenak ere. Batzuek euren artean hika egiteko erabakia hartu dutela dio Iratik. Biek izan dute noizbait hika egin dien irakasleren bat. Hala ere, irakasle batzuek mutilei hika egiteko joera handiagoa dute eta, hori eginez, ezberdintasunak markatzen ari dira.

  • Javier Zubizarreta Zumarragako institutuko aldaketak: euskara gutxi eta neskekin batera eskolan

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Umetan neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren, bai eskolan eta baita jolasetan ere. Euskaraz egiten zuten beti. Mutilen artean beti hika. Pertsona helduei zuka. Zumarragara institutura joan zenean, han jende gutxik egiten zuen euskaraz eta azkoitiarrei "kaxeros" deitzen zieten. Hantxe ibili zen lehen aldiz neskekin batera eskolan eta arraroa egiten zitzaion hasieran.

  • Javier Zubizarreta Emaztearekin hika

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Gaur egun bere emaztea dena ezagutu zuenean, hika hasi ziren elkarri. Lagun bat eta biak kuadrilla bereko neskekin hasi ziren eta ezkontzera iritsi. Beste bikoteak elkarri zuka egitea erabaki zuen eta ohitu ere bai. Beraiek ere saiatu ziren, baina ezin. Bere andreari zuka eginda, beste pertsona batekin ari dela hizketan iruditzen zaio. Gurasoengana joandakoan sortzen ziren arazoak, bikotearekin hika egitea gaizki ikusita zegoen eta.

  • Javier Zubizarreta Zuka edo gaztelaniaz egitea "finagoa" zelakoan

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Hika jardutea baldarkeriarekin lotzen zen garai batean. Bere emaztearen kuadrillakoek hika egiten zuten elkarrekin, baina baserri ingurukoak ziren. Garai hartako heziketak eta euskararen kontrako neurriek eragina izan zutela uste du. Neska askok zuka egiten zuten "finagoa" zelakoan eta beste batzuek gaztelaniarako joera ere hartzen zuten arrazoi beragatik.

  • Javier Zubizarreta Kostako herrietakoek zuka

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Hikaren erabilera konplexua dela dio. Kuadrillan bere emazteari hika egiten diotenek beraien emazteei zuka egiten diete, esaterako. Azpeitian ere hika entzun izan du, baina kostako herrietako jendeari ez omen dio hitanorik entzun izan.

  • Javier Zubizarreta Hika edo zuka hitz egiteko ohitura aldatzea zaila

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Pertsona batekin hikatik zukara aldatzea, edo alderantziz, oso zaila egingo litzaioke. Hika galtzeak pena emango lioke, aberasgarria dela iruditzen zaio eta. Anaitasuna futbola taldearen bitartez harremana izan du gazteekin eta mutilen artean asko entzuten dela hika dio. Mutil gazteei hika egiten die normalean; neskei, berriz, ez. Hor ere ohitura aldatzea kosta egiten dela dio.

  • Javier Zubizarreta Aititari hika egin ziolako, errieta

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Semeak batzuetan hika egiten dio. Hori garai batean ez zegoen ondo ikusita. Gogoan du, umea zela, errieta egin ziotela behin aititari hika egin ziolako.

  • Javier Zubizarreta Garai batean alkateei eta abadeei berorika, koska bat gorago zeudelakoan

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Bere ustez jendeak ez du berari hika egiteko ohitura aldatu, herriko alkatea delako. Garai batean alkateari, abadeari edo medikuari berorika egiten zitzaien, koska bat gorago zeudela uste zelako. Zorionez egoera horiek aldatu egin direla dio eta berari herritarrak erraz hurbiltzen zaizkiola iruditzen zaio.

  • Javier Zubizarreta Nokaren egoera Azkoitian

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Gaur egun nesken artean zuka dela nagusi Azkoitian iruditzen zaio. Berak zenbait emakumezkorekin hika egin izan du eta beste zenbaitekin zuka. Hala ere, bere garairako jada hikaren beherakada hasia zen emakumezkoen artean.

  • Javier Zubizarreta Jendearen harridura emaztearekin hika egiten duelako

    Javier Zubizarreta Zubizarreta (1955) Azkoitia

    Emaztearekin hika hitz egiten du. Beste batzuk ezagutu izan dituen arren, garai batean ez ziren asko izango hika egiten zuten bikoteak. Gaur egun oraindik ere jendea harritu egiten da.