Hitanoari buruzko pasarteak

  • Ainara Elortza Bikotearekin hika egitea, errespetua galtzea

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Amamak bost-seme alabetan txikienari zuka egiten zion. Beste familia batzuetan ere gertatzen zen hori. Bera mutil-lagunarekin hasi zenean, hika egiten zuten, baina amamarentzat izugarrizko errespetu falta zen hori. Azkenean pixkanaka zuka-rako joera hartu zuten.

  • Ainara Elortza Nokaren galera genero-ikuspegitik

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Noka galtzea hizkuntza ikuspegitik galera izango litzatekeela dio, baina genero-ikuspegitik galera handiagoa izango litzatekeela iruditzen zaio. Neskek lagunarteko komunikaziorako tresna bat galduko lukete batetik eta, bestetik, ezberdintasun bat sortuko litzateke neska eta mutilen artean. Hizkuntza garrantzitsua da genero-rolak puskatzeko.

  • Ainara Elortza Hika tratamenduaren bilakaera

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Haur Hezkuntzako Gradu Bukaerako Lana egiteko, hitanoa hartu zuen gaitzat eta, lana egiterakoan, sorpresak hartu dituela dio. Garai batean zuka errespetuzko trataera zen eta hika herri xehearen arteko hizketa-modua. Gerora, gertukoen arteko trataera bihurtu zen hika. Gaur egun mutilen kontua bihurtzen ari dela uste du. Adibidez, tokaren adibideak ikus daitezke telebistan, baina nokarenik ez.

  • Ainara Elortza Hitanoa Haur Hezkuntzatik lantzen hasteko proposamena

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Umetatik ez bada jasotzen, zaila da adin batekin zuka-tik hika-rako jauzia egitea. Hori dela eta, Haur Hezkuntzako Gradu Bukaerako Lanean hitanoa haur hezkuntzatik lantzen hasteko proposamena egin zuen, familietan egin ez den transmisio hori eskolan egiteko eta umeei hitano eredu onak emateko (kaleko eredua tokarena eta hiper-hitanoz josia delako).

  • Ainara Elortza "Hi" zela forma ohikoena jakin behar luke jendeak

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Gradu bukaerako lana hitanoaren inguruan egin ostean, asko aldatu zaio ikuspegia. Jendeak hika nondik datorren jakin beharko lukeela iruditzen zaio: garai batean "hi" zela forma ohikoena eta "zu" plurala zela. Konnotazio txar asko eman izan zaizkio hitanoari eta askok zatarra dela eta ez dutela nahi esaten dute.

  • Ainara Elortza Tradizioz jasotako hitanoko erabilera-ohiturak

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Tradizioz hikaren erabileraren inguruko ohitura batzuk jaso izan dira. Norbaiti hika hitz egiteko, baldintza batzuk bete behar dira. Berari, esaterako, asko kostatzen zaio bere irakasle izandakoei edo dendako bezeroei hika egitea.

  • Ainara Elortza Hika norekin?

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Ezezagun bati ez lioke hika egingo. Berarentzat garrantzitsua da herritarra edo hika egiten den herri batekoa izatea. Mutilei errazago egiten die hika eta horrekin kontzientzia hartu beharra duela dio. Zaharragoei ez lieke egingo. Hikak pertsona horrekin zenbaterainoko gertutasuna duzun adierazten du. Seme-alabei hika egiten hasi da kontzienteki eta orain hika egiteko aukerak gehiago aprobetxatzen dituela dio.

  • Ainara Elortza Adin batetik behera noka gutxi

    Ainara Elortza Izagirre (1979) Azkoitia

    Hika galtzeak pena handia emango lioke, euskararen berezitasun bat galduko litzatekeelako. Bere adinekoen artean oraindik noka asko erabiltzen da, baina gazteagoen artean asko galdu da. Noka dakiten mutil gazteak ere ez dira asko izango, baina noka egiten dion bezero bat aipatzen du.

  • Juana Arrieta Lezeta Hika, zuka eta erdaraz zeinekin egiten zuten

    Juana Arrieta Leceta (1923) Lucía Larreategui San Martin (1909) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Luciak dio euskaraz zuka egiten zutela. Doloresen eta Juanitaren etxean hika egiten zuten, baina Juanitak ahizpekin erdaraz egiten zuen.

  • Libe Garbizu Irazu Emakumeek hika egitea ez zen polita

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Anaiarekin dena hika egiten du, etxean ikasitakoa. Esaten zuten emakumeak hika aritzea ez zela polita. Amonari eta aitonari berorika egiten zion. Hika orain gutxi egiten du.

  • Jaione eta Araitz Hikak gertutasuna eta konfiantza ematen du

    Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Azkoitia

    Betidanik hitz egin izan du hika eta gorde beharrekoa iruditzen zaio. Errespetuarekin lotu izan du: gurasoei edo nagusiagoei ezin zitzaien hika egin. Adineko jendearekin gertutasuna eta konfiantza ematen du hikak.

  • Jaione eta Araitz Ikasle gutxi batzuekin hika

    Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Azkoitia

    Irakaslea da eta helduekin lan egiten du. Tokatu izan zaio ikasleren batekin hika egitea, gelatik kanpo hala egiteko ohitura hartuta, baina ikasle gutxirekin egin izan du hika.

  • Jaione eta Araitz Hika kontzienteki nori?

    Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Araitz Etxaniz Azpiazu (2004) Azkoitia

    Batzuetan ezezagunei hika egin izan die eta haien erreakzioaren arabera hika jarraitu edo zuka-ra aldatu. Zenbaitekin gertatu izan zaio gerora ohartzea badakiela hika eta biek elkarrekin adostea hika egingo diotela elkarri. Orain alabei kontzienteki hika egin beharko diela komentatzen dute. Ez luke gaizki hartuko alabek berari hika egitea. Ohitura kontua iruditzen zaio, ez errespetu kontua.

  • Jaione eta Araitz Hika bultzatzeko zer egin

    Jaione Azpiazu Larrañaga (1969) Araitz Etxaniz Azpiazu (2004) Azkoitia

    Hika bultzatzeko, norberak egin behar duela ahalegina dio Jaionek, hitz eginez. Araitzek dio Azkoitiko hitanoa bultzatzeko proiektuaren barruan badituztela zenbait ideia, sare sozialetara begira. Telebistan hitanoa txantxarako erabili izan da, baina interesgarria litzateke elkarrizketetan edo bestelakoetan ere txertatzea. Eskoletan lantzea ere egokia litzateke, baina horretarako irakasleek hika jakin behar lehenbizi.

  • Leire Larrañaga Anaiarekin eta kuadrillakoekin hasi zen hika

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Kuadrillakoei hika egiten die, baina denek ez diote hika erantzuten. Gertukoenekin bakarrik duela hikako harremana uste du. Anaiarekin eta kuadrillakoekin hasi zen hika eta pixkanaka naturalki irteten zitzaiola konturatu zen. Ezezagun batzuk harritu egiten dira hika eginez gero, bereziki azkoitiarrak ez badira.

  • Leire Larrañaga Gurasoek seme-alabei hika ala zuka?

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Ez daki ziur gurasoek nola hitz egin izan dieten umetatik berari eta anaiari, baina ziurrenik anaiari hika eta berari zuka. Hala ere, hika hasi zenean, ez zitzaion arrotza egin noka, agian amari eta izekori edo zaharragoei entzuten zielako.

  • Leire Larrañaga Eskolan euskara batua; hika eremu informaletan soilik

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan badaude andereño azkoitiarrak, hika hitz egiten dutenak. Ikastetxearen erabakia eskolan euskara batua erabiltzea izan zenez, andereño hauek hitanoa eremu informaletan erabiltzen dute soilik. Bestela, neskei eta mutilei berdin egingo dietela hika uste du, aurreko belaunaldikoek hala egiten zutela uste du eta.

  • Leire Larrañaga Egiten duena baino hitano gutxiago jasotzen du

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Kontzienteki hasi zen hika, gertukoekin. Gaur egun barneratuta du eta normalean lehen hitza hika egiten du. Hala ere, beste pertsonaren euskara maila kontuan izaten du. Berari hika egiten diotenak gutxiago direla dio, gertuko lagunak batez ere, hala ohitu direlako. Anaiak eta bikoteak zuka egiten diote, berak hika egin arren. Mutil askok hika egiten dute euren artean, baina gero ez dakite neskei egiten. Tokatu izan zaio mutilen batek toka egitea ere.

  • Leire Larrañaga Hika egiteak gertutasuna ematen dio

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Hika egiteak gertutasuna eta laguntasuna edo intimitate handiagoa ematen dizkiola dio. Zuka egitea hotzagoa iruditzen zaio.

  • Felix Razkin Arbizuko hitanoa mantendu du

    Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu

    Euskara ezinbestekoa da Razkinentzat. Seme-alabei hika hitz egiten die. Lehen hitza euskaraz egin, eta sorpresa politak hartzen ditu. Arbizuko euskara mantendu du, eta transmititu.