Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hitanoaren etorkizuna
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Umeen kasuan, hika entzuten dutenek ohitura hartuko dutela uste du Genarok. Karmenek dio neska-mutikoen artean gutxi entzuten dela; lagaz gero, galdu egingo litzatekeela uste du. Genarok uste du, bere euskalkian hika egitea errazagoa dela batuan edo Tolosaldeko hizkeran hika egitea baino. Karmenek uste du bere euskalkia aldrebesagoa dela beste batzuena baino.
-
Hitanoaren transmisiorako, hizketarako ohitura berreskuratzea
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
10-12 urteko neska-mutikoak eta txikiagoak erdaraz entzuten ditu Karmenek. Erdararen indarra izugarria dela dio Karmenek. Genarok azaltzen du lehen hizketarako ohitura zegoela, etxean zein kalean. Adibidea jartzen du. Karmenek dio mugikorrak eskuetatik ihes egiten ote dion jendeari.
-
Mutilek neskekin orain hika gehiago
Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Mutilek neskekin orain hika gehiago egiten dutela uste du.
-
Haserretutakoan, hika
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Hika konfiantzaren ikur dela diote. Haserretutakoan, hika gogorragoa dela dio Karmenek.
-
Gazteenek ez darabilte hitanorik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Hitanoa galtzeko bidean dagoela uste du Karmenek. Gazteak ez ditu hika entzuten. Berrogei urte ingurukoek egiten dutela diote. Jendea hika tratatzea lotsagabea zela dio Karmenek. Genarok dio ohiturak aldatzea ez dela samurra. Bultzatu egin behar dela diote, etxetik edo ikastolatik.
-
Gazteek hika egiten dietenean, pozik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Karmenek mutilei zein neskei berdin egiten die hika; Genarok ere hala dio. Gazteren batek hika egiten dienean, poz hartzen dute.
-
Nagusiagoei hika egitearren, errieta
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Osaba bati hika egin zion Liernik eta errieta egin zion osabak. Imanolek pasarte bat kontatzen du. Imanolen semeak osabei hika egitearren errietak jaso izan dituela dio.
-
Errespetua ez da hitanoarekin neurtzen
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Berdinetik berdinera daudela sentitzen dutenekin egiten dute hika. Lierniri semeak hika egiten dio, ikaste aldera, eta orain arte ez zen horrela egiten. Imanoleren semeak denei egiten die hika, zahar eta gazte. Hitanoak jarraituko badu, arauak malgutzea ondo ikusten dute. Errespetua ez dela hitanoarekin neurtzen uste dute.
-
Gazteetan mutilek gehiago darabilte hitanoa
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Gazteek mutilen artean hika egiten dute; neskei ere egiten diete baina toka. Orokorrean herrian etxeetan hika gutxi egiten dutela dio Imanolek. Nesken artean gutxi direla diote. Beren gurasoen garaian, denek hika egiten zutela diote.
-
Ikasteko erabili egin behar, erabiltzeko entzun
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Neska gazteek hitanoa entzutea behar dute ikasi ahal izateko. Noka nesken ezaugarria dela eta horrek indartzen dituela uste du Liernik. Mutilei zuzentzen diete gaizki erabilitakoan; neskak erabiltzen hasi egin beharko liratekeela dio Imanolek.
-
Hitanoa berreskuratzeko ideiak
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Hitano tailerra oso polita izan zela diote; adin askotariko jendea batu zen. Hikalaguna martxan jarri, zabalpena egin, jaso... Dena dagoela egiteko dio Liernik.
-
Hika jaso, batak etxetik, besteak lagunartetik
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Txikitatik egiten du hika Jaimek, aitak hala egiten zion eta. Lagunartean hasi zen Jose Ramon.
-
Hitanoa, etxetik ikastea onena
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Hika etxetik eta txikitatik hasi behar dela diote. Ohitura aldatzeak ahalegin handia eskatzen duela diote. Beraiek baino zaharragoak diren emakumeek egiten dute hika.
-
Animaliei toka
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Animaliei hika egin izan diete eta orokorrean, toka, arrarena.
-
Hitanoa, etxetik edo eskolatik jaso behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Hika egiten jarraitzea dela bidea diote: ez galtzeko, egin egin behar dela. Noka nola indartu ez dakite. Kalean egiten ez duenak etxean ez duela egingo uste dute, eta alderantziz ere bai. Etxetik edo eskolatik jaso beharko luketela diote.
-
Noka berreskuratzeko, lehenengo neskek ekin behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Neskek lehenengo hika beraien kasatara egiten hasi beharko luketela uste du Jaimek. Hartara, haiek entzunez gero, norberak ere errazago egingo liekeela hika.
-
Hitanoarekiko aurreiritziak eta ohiturak
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Momentu batetik aurrera hasi ziren esaten hika egitea edukazio falta zela. Beren aita-amek hika egiten zuten senideekin eta gertukoekin. Mutilei errazago egin izan zaie hika neskei baino. Ohitura kontua izan dela dio Genarok. Kaleko jendearekin zuka egiten zuten. Eskolan euskara galarazita zeukaten. Elizan berorika egiten zuten.
-
Hika konfiantzan, zuka errespetuagatik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Batzuekin hikarako joera eta beste batzuekin zukarakoa izaten dute. Ohituraz gain, konfiantza mailak ere eragina daukala uste dute. Kuadrilan biek egiten zuten hika lagunekin, baina mutilek neskei dantza eskatzerakoan zuka egiten zieten. Errespetua behar zela entzuten zuten.
-
Hika seme-alabekin, batzuek bai, besteek ez
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Seme-alabei Karmenek hika egiten die, Genarok alabei, berriz, zuka. Ohitura kontua dela dio Genarok. Alabei ez baina suhiei hika egiten die Genarok.
-
Seme-alaben hitanorako joera
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Karmenen semeak lagunartean hika egiten du; errainak lagunartean zuka. Alabak senarrarekin zuka egiten du. Genaroren alabek elkarri zuka egiten diote baina lagunartean hika egiten zutela uste du.