Hitanoari buruzko pasarteak
-
Aitak seme-alabei hika egin die
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Etxean jaso du hitanoa: hika egin die aitak, Antzuolako hika, hiru seme-alabei. Amak ez. Eta auzoan ere entzun du, gizakumeen artean. Emakumeen artean ez, ezta adinekoen artean ere.
-
Hitanoari buruz entzundakoak
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoaren aurkakorik ez du entzun orain arte, ez diote ahlakorik transmititu, baina galdezka hasita, orain bai, entzun ditu gauza batzuk. Mutilen kontua dela, adibidez.
-
Neska eta mutil ez ziren berdin sozializatzen
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Mutilen eta nesken aisialdia eta sozializatzeko moduak ez dira berdinak izan, eta horrek hitanoaren erabileran ere eragin du. Emakumeen kasuan, eremu intimoko hizkera bilakatu zen.
-
Egungo mutil gazteen erabilera, "berpizte" bat?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Nokaren galera handiagoa izan da tokarena baino, herri guztietan. Ikerketa egiten ibili denean, hainbat baserritan entzun ditu hitanoaren kontrako iritziak. Gazteen artean mutilek darabilte, baina bere ustez ez dute jaso aurreko belaunaldiek bezala, etxean naturaltasunez. "Berpizte" moduko bat ikusten du, erabilera aldaketa bat...
-
Gizakumeen arteko hikak "bizirauteko eremu" bat izan du
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Elkarrizketatzaileak dio mutilen kasuan ez dela etenik egon hitanoaren transmisioan. Gizakumeen arteko hikak "bizirauteko eremu" bat izan du, eta emakumeenak ez. Hitanoa zatartzat jo zuten.
-
Eskoletan batua gailentzeak herri hizkeren transmisioan eragin?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Euskara batua eta hitanoa. Eskolan ez diote hitanoa erakutsi, baina batuko hitanoko formak ulertzea ez zaio zaila iruditzen, hala ere. Batuaren aurrean euskalkiek izan dezaketen desprestigioak hitanoari ez zion mesederik egingo, seguruenez. Hitanoak ez dauka lekurik maila akademikoan, ahozkorako delako, eremu informalekoa.
-
Emakumeen formak berreskuratu beharra
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoaren osasuna Oñatin: anaia-eta ikusita, osasuntsu dagoela dirudi, indartsu, baina mutilen artekoa soilik da. Emakumeen formak oso gutxi entzuten ditu, baita adinekoen artean ere. Emakumeen formak berreskuratzea faltako litzateke.
-
Emakumeek hika egiteko erreparoa
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Zaharragoei hika egitea zaila gertatzen zaio. Hik maila berekoen artekoa izateko muga dauka. Hala ere, oraingo mutil gazteek errazago egiten diete hika zaharragoei, emakumeek baino. Esango dutenaren beldur dira, "ausarkeria" ote den konfidantza handia ez dutenekin hala hitz egitea.
-
Hika egiteak konplizitatea ematen du
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Bere kasa hasi zen hika egiten, galdu ez dadin. Erabiltzen duenean hurrekotasun bat sentitzen du pertsona horrekint. Asko ezagutzen ez dituenekin ere hasi da batzuetan, eta hika egite horrek konplizitate bat sortzen du.
-
Hitanoa galduko balitz, zer?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hitanoa galtzea lastima izango litzatekeela dio. Aberastu egiten du euskara.
-
Hitanoa, ahalduntzerako tresna?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Bere kasuan kontzientzia linguistikoarekin lotuta dago hitanoa erabiltzea. Ez du ahalduntze-prozesu moduan ikusten. Ez da kontziente izan nokaren galeraren arrazoiez, eta ez da emakume bila ibili hika egiteko: toka zein noka, biak berdin darabiltza. Baina uste du balio dezakeela berdinago sentitzeko.
-
Anaiarekin saiatu da hika egiten
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Anaiarekin gertatzen zaiona: noizean behin ahalegina egiten du hari hika egiteko, baina hark zuka erantzuten dio eta desoreka sentitzen du. Berriro saiatuko da, hala ere.
-
Zer egin behar da Oñatiko noka berreskuratzeko?
Maider Irizar Kortabarria (1975) Oñati
Hizkuntzarekin kezka dutenak dira batez ere hika egiten hasi direnak, bere inguruan. Ez du uste "ikasteko zerbait" dela esatea denik bidea... Oñatin noka berreskuratzeko, mutilen transmisio-modua kopiatzea proposatzen du. Emakumeen sozialiazio-modua aldatu egin denez, eta hika erabiltzeko nukleo txikiak sortu daitezke. Ahalduntzeko tresna moduan ere balio dezake, arrazoi linguistikoez aparte.
-
Sozializatzeko modu diferenteak mutilek eta neskek
Alaia Beitia Bolinaga (1985) Oñati
Nesken eta mutilen sozializatzeko moduak desberdinak ziren. Aisialdia oso mugatua zuten emakumeek, eta baliteke horrek hitanoaren transmisio-faltan eragin izana. Tabernan egiten du lana, eta gazteen artean ez du noka entzuten; arantzazuko bi amandretxori bakarrik.
-
Gero eta gutxiago egiten da hika
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Hika hitz egiten dutenak gutxi direla dio Karmenek, egoera aldatu egin zela erderaren eraginez. Gazteek ez dute hika asko egiten.
-
Mutil gazteek gehiago egiten dute hika neskek baino
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Neska gazteek ez dute hika egiten. Mutil gazteek askoz gehiago.
-
Txakurrari hika, lorei zuka
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Txakurrari hika egiten dio Karmenek eta katuei ere bai, baina lorei zuka. Beren buruekin ere hika egiten dute.
-
Hika: konfidantza eta gertutasuna
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Hikak gertutasuna eta konfidantza ematen die, konplizitate bat.
-
Amak beti hika
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Amak seme-alaba guztiei hika egiten zien. Maritxuk, ordea, ahizpa gazteenari zuka egiten dio, ez zaio eta hika egitea ateratzen. Lagunekin ere beti hika egin izan du.
-
Hitanoa senideekin eta aspaldiko lagunekin
Kristina Mardaras Sedrun (1948) Iurreta
Neba-arrebekin eta lagunekin erabiltzen du hitanoa. Semeari ere egiten dio baina alabari ez. Uste du euskaldun berriek ez dutela hitanoa ikasi izan.


