Hitanoari buruzko pasarteak

  • Imanole Legorburu Hitanoa pixka bat modan

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Hitanoa pixka bat modan dagoela diote eta euskaldun izatean beste maila bat gehiagotzat hartzen dutela gazteek. Etxetik jaso ez duten asko daudela diote.

  • Jose Ramon Jauregi Hika zeinekin egiten duten

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Jaimek hika lagunekin, anaiarekin, alabarekin noizean behin eta ilobarekin egiten du hika; lantokian ere bai. Ezagunekin egiten du, ez bada edadetua; orduan zuka. Jose Ramonek hika lagunekin egiten du, baita lantokian ere. Neskei egitea kosta egiten zaio; batzuk entzuten ditu neskei toka baina berari ez zaio gustatzen.

  • Jose Ramon Jauregi Adin askoren artean hika

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Jaimek jende edadetuari ez dio egiten, uste duelako besteari ez zaiola ondo pentsatuko. Pasarte bat kontatzen du, bera baino zaharrago batek zuka egin beharrean berari hika egiteko eskatu zionekoa. Jose Ramoni kosta egiten zaio lankide gazteek berari zuka egitea, nahiago du hika egin diezaioten. Alabak hika egiten dio askotan Jaimeri eta ilobak eta biek elkarri hika egiten diote.

  • Jose Ramon Jauregi Hika konfiantzan, eta emakumeei egitea kosta

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Jaimek alabari bietara egiten dio, hika eta zuka. Arrebari zuka egiten dio gehiago eta anaiari hika. Jose Ramonek arrebekin zuka egiten du baina koinatuekin hika. Hika konfidantza duenari egiten diola dio Jaimek. Jose Ramoni kosta egiten zaio emakumeei hika egitea.

  • Jose Ramon Jauregi Zeinek egiten duen hika Antzuolan

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Jaimek deskribatzen du hika ari direnen perfila: ikastolatik pasatu gabekoa, baserritik datorrena, adinean askotarikoa. Denetarik ikusten dutela diote: gurasoei hika, anai zaharrenari hika eta gazteari zuka...

  • Jose Ramon Jauregi Hika egiten diotenari zuka egitea zaila

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Pena hartuko lukete hitanoa galduko balitz. Ezin dute zuka egin hika egitera ohituta daudenekin. Jaimek dio euskaraz egitera ohituta dagoenari erdaraz egitea bezain zaila egiten zaiola.

  • Pili Etxeberria Hika baserritarrekin beti

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Baserriko jendearekin egiten dute batik bat hika. Fabrikan erdaldunasko egon da beti, baina baserritarrekin beti euskaraz eta hika egin dute.

  • Pili Etxeberria Zein da hikaren egoera?

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Adin batetik beherako emakumeen artean galduta dago hika. Mutikoek eta gizonek, ordea, hika egiteko ohitura handiagoa dute.

  • Anttoni Nazabal Kalean eta etxean hika

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Kalean ikasi zuen hitanoa, lagun artean. Mutilen artean gehiago erabiltzen zuten. Berari hika egitea ateratzen zaio. Gurasoei bromatan bakarrik hika, bestela zuka, eta senideen artean hika egiten zuten. Hirugarrena da bera.

  • Anttoni Nazabal Neska-mutikoak umetan hika

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Gaztetxotan erdaraz hitz egiten hasi ziren neskak (mutilak ez). Aitak debekatu egiten zien. Umetako jolasak zeintzuk ziren esaten du. Neska-mutilen artean hika egiten zuten.

  • Anttoni Nazabal Hika norekin hitz egiten duen

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Hika senideekin eta lagun artean egiten du. Alabei zuka egiten die batez ere. Mutilen artean joera handiagoa dago hika egiteko nesken artean baino.

  • Anttoni Nazabal Ikasleei batzuetan hika

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Irakasle moduan ikasleekin ere erabili du hitanoa. Mutilen artean ohitura handiagoa ikusi du hika egiten. Konfiantzaz hitz egin nahi zienean hika ateratzen zitzaion.

  • Anttoni Nazabal Hitanoaren egoera Zaldibian; eskolan erakutsi beharko litzateke

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Herriko hitanoaren egoera: mutilek egiten dute gehiago. Hezkuntzan ere leku bat izan beharko lukeela uste du, baina dauden erronka guztiekin zaila ikusten du. Hika irakaslea aurkitzea ere igual ez litzatek erraza izango. Mutiko marokiar batzuek kalean hika ere ederki ikasi zutela dio.

  • Anttoni Nazabal Hitanoa galzorian nesken artean

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Hitanoa nesken artean galzorian dagoela uste du. Nesken esku ikusten du hori iraultzea. Hitanoak ahalduntze bat erakusten duela dio: bolumen altua... Neskak finagoa izan behar du gizartean duen rolean.

  • Anttoni Nazabal Mutilek noka egiteko zailtasunak

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Berak ez du ahaleginik egin behar mutilei hika egiteko, baina gizonezko askok bai alderantziz, ez dakizkitelako nokako aditz formak. Hika kalean ikasitako mutil batek baserriko etxekoandreari esan ziona: "Damian etxean al zegok?".

  • Anttoni Nazabal Hitanoaren doinua gustuko

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Pena emango lioke hitanoa galduko balitz. Gustatu egiten zaio doinua.

  • Pili Etxeberria Hika "gogorregia"

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Kotxiren amak emakumeen arteko hika gogorregia dela edo zakarregia dela esaten zion beti.

  • Pili Etxeberria Zergatik galdu da hika nesken artean?

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Ikasketa guztiak erdaraz egin izanak eragina izan dezake hikaren galeran, baita baserritarra edo kaletarra izateak ere. Hala ere, zuka finagotzat hartu izan da askotan, batez ere, emakumeen artean.

  • Pili Etxeberria Gizonek sozializazio handiagoa

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Gizonek oso bestelako sozializazioa izan dute, besteak beste, sozializatzeko gune gehiago zutelako. Gizonak libreago bizi izan dira etxeko lanak egiteko ardurarik gabe. Harreman informalagoa edo konfiantzazkoa dute gizonek euren artean.

  • Pili Etxeberria Animaliei, sexuaren araberako hika?

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Gehienetan sexuari erreparatu gabe, beti mutilen forma erabiltzen dute Kontxik eta Pilik.