Hitanoari buruzko pasarteak
-
Zuen buruarekin, hika?
Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati
Kontxik haren buruarekin normalean hika egiten du. Mariluk eta Pilik bai hika eta bai zuka.
-
Hikak konfiantza adierazten du
Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati
Konfiatza gehiago adierazten du hikak hirukotearentzat. Hala ere, konfiantza duten denekin ez dute erabiltzen, ohitura kontua ere bada.
-
Zer egin hika errekuperatzeko?
Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati
Gazteagoei hika egin, eskolan irakatsi...
-
Hika ez zaio edozeini egiten
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Hika konfiantzazko pertsonekin bakarrik egiten dute. Koadrilan beste birekin bakarrik egiten dute hika (Ixiar eta Kontxi).
-
Natik senarrarekin hika
Nati Altube Iñurritegi (1949) Oñati
Auzoan ikasi zuen hika Natik, etxean ez zioten egiten eta. Karmenekin hika egiten du, automatikoki. Senarrarekin ere bai; Beasaingoa da hura. Horren eraginez, Natik euskara apur bat nahastuta dauka.
-
Auzoan hika egiteko ohitura handia
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Alabei ez die hika egiten Natik. Karmenek ere mutilei hika egiten die baina neskei ez. Gurasoei zuka egiten zien Karmenek, baina haiek berari beti hika. Lekunberrin (Trianan) hika egiteko ohitura zuten kalean.
-
Auzokoekin hika orain ere
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Umetatik ikasi zuen hika Karmenek. Gurasoek beren senideekin ere hika egiten zuten. Auzoan hika egiteko ohitura zuten umetan. Gaur egun ere askorekin egiten du hika Karmenek.
-
Hika, "harreman goxoagoa"
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Hitanoak konfidantza eta goxotasuna ematen duela diote.
-
Erdararen eragina hitanoaren galeran
Nati Altube Iñurritegi (1949) Karmen Iñurritegi Altzelai (1936) Oñati
Erdera sartu izanak hitanoaren galerarekin zer ikusia izan dezakeela uste du Karmenek. Eta orain ere erdara ikusten du nagusi. Euskararen kontzientzia, Franco hil ostean.
-
Arrasateko egungo hitanoaren egoera
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Euskararen egoera ez da ona Arrasaten, eta hitanoarena ere ez. Mutilen artean hika gehiago entzuten, baina beraien artean egiten dute gehienbat. Neskei ez zaie egiten edo toka erabiltzen dute, noka beharrean. Orokorrean oso gutxi entzuten da hitanoa.
-
Gurasoak haien artean beti zuka
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Gurasoek beraien artean beti egin dute zuka, nahiz eta familiako gainontzekoekin hika erabili. Gurasoek haien gurasoei, beti zuka. Berorika oso gutxitan entzun izan du, baina ezagutzen du gurasoei horrela egindakorik ere.
-
Eskola, erdalduntzeko bidea
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Mojetan ikasi zuen Anabelek eta amak kontatzen dio ez zuela hitzik ere egiten, ez zielako mojei ezer ulertzen. Auzoan, baserri giroarekin izan dute harreman gehiago eta eskola izan da erdalduntzeko bidea.
-
Hitanoz jarduteak hurbiltasuna ematen du
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin zituen eta ikastolan lanean hasi zenean, Bedoñako biztanleekin hika egiten hasi zen. Hikak hurbiltasuna ematen dio. Zuka, distantzia bat mantentzeko erabili du. Ikasleei beti zuka egin die, baina gaur egun batzuekin hika egiten du.
-
Emakumeek hitanoa eremu intimoetan erabiltzen zuten
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Hitanoa emakumeentzat fina ez denaren ohitura. Bere amak lagunekin beti egin du hika. Emakumeentzat trataera mota hau eremu intimoetan eman izan da askotan, baina gizonezkoentzat ez.
-
Hitanoa emakumeei ez transmititu izana
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Hitanoa emakumeei ez transmititzea, "burgestze" prozesuaren ondorioetako bat da.
-
Hitanoaren kontrako iritziak
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Baserri-jatorriko gurasoak dituzten pertsonak dira Arrasaten hitanoa gehien erabiltzen dutenak. Hitanoaren kontrako iritziak eta iruzkinak, zeharka askotan entzun ditu. Normalean, gurasoei hika egitea errespetu falta dela entzun du gehien.
-
Hitanoa umeekin eta bere buruarekin
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Etxeko umeekin zuka egin du beti, baina biloba jaio zenean, noka atera zitzaion. Seme-alabekin transmisio-etena izan zuen baina orain hika egiten die. Animalekin eta bere buruarekin, to egiten du.
-
Hitanoaren transmisioaren etena
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Ume txikiei zuka egiten zaie normalean eta urte batzuetara hika egiten zaienean, hitanoaren transmisioaren etena eman da.
-
Hitanoa berreskuratzeko ekimenak
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Arrasaten, hitanoa berreskuratzeko ekimenak. Noka-tertuliak. Ahalduntzeko tresna bat da hitanoa.
-
Emakumezkoei zuka egiteko joera
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Umetan neskei ez zien hika egiten. Gaur egun ere askok ez dietela emakumezkoei hika egiten uste du. Bere lagun-kuadrilla jartzen du adibide gisa. Berak kontzienteki egin zuen beti hika egiteko hautua.


