Hitanoari buruzko pasarteak

  • Xabier Eizagirre Hikaren eremua oso murriztuta

    Xabier Eizagirre Landa (1957) Azkoitia

    IRALEko irakasleek hainbat topaketa egiten zituzten ahozkotasuna nola landu eta beste hainbat kontu elkarbanatzeko. Topaketa horietako batean Gasteizen irakasle zebilen batek esan zion hikaren kontua gipuzkoarrentzat uzten zuela. Gipuzkoara joanda, askok esan izan diote hikaren kontua Azpeiti-Azkoitikoentzat uzten dutela. Azkoitira joandakoan, neska gazteak hika "mutilen kontua" dela esaten entzun izan ditu.

  • Xabier Eizagirre Hitanoa Bizkaian; hiketa adierazteko hitz edo espresioak

    Xabier Eizagirre Landa (1957) Azkoitia

    Hitanoa Bizkaian. Bizkaitar ezagun batzuk ikusi izan ditu telebistan hika, esaterako, Marino Lejarreta edo Amets Txurruka. Aulestin hitanoari "eztona ta baidona" esaten omen diote. Duela 19-20 urte azkoitiar bati "hitato" forma jaso zitzaion. Etimologiari begiratuta, egokia iruditzen zaio Euskaltzaindiak "hitano" hitza aukeratu izana.

  • Xabier Eizagirre Hitanoa biziberritzeko zer egin beharko litzatekeen

    Xabier Eizagirre Landa (1957) Azkoitia

    Hitanoa biziberritzeko zer egin beharko litzatekeen: irakasleak eta gurasoak kontzientziatu, beharrezkoa balitz, formakuntza eman, eredu onak eman...

  • Kontxita Biain Hika ez zitzaien gustatzen, baina hika egiten zuten

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Kanpantxo auzoko lagunek hika hitz egiten zuten elkarrekin. Oraindik ere Gasteizen urte askoan bizi den lagunarekin hala egiten dute. Hala ere, ez zitzaien gustatzen hika, baserritarrena zela pentsatzen zutelako. Gizonezkoena ez, baina emakumezkoen hika gaizki ikusita zegoen. Pertsona jakin batzuekin oharkabean ateratzen zaie; konfiantza handiagoko pertsonekin izango dela uste du Kontxitak.

  • Kontxita Biain Norekin hika; askotan oharkabean

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Kontxitak anaiari ez zion hika hitz egiten, errespetuagatik edo, zaharragoa zelako. Baina bere adin ingurukoa zen lehengusu batekin hika egiten zuen. Auzoko lagun batzuekin ere hika egiten zuen. Mari Terek esaten dio berak uste baino pertsona gehiagorekin egingo zuela hika, baina askotan konturatu ere ez direla egiten.

  • Esperanza Aiastui Mariaxun telefonoz hika ari zela, senarraren txantxa

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Hika dabiltzanean konfiantzazko norbaitekin hitz egiten ari direla esan nahi du. Behin Mariaxun telefonoz hika ari zela, haren senarrak esandako txantxa kontatzen du Joxepik.

  • Kontxita Biain Emakumeek hika egitea gaizki ikusita

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Emakumeen arteko hika gaizki ikusita zegoen, baldarra zela iruditzen zitzaien. Hortik etorriko zen hikaren galera. Etxekoak edo gertukoak ez zirenekin hika eginez gero, "geizki emuten xon" esaten zieten. Gizonezkoena, berriz, normaltzat hartzen zen.

  • Kontxita Biain Konfiantza izanez gero, hika; berez ikasi zuten

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Kontxitak dio polita dela konfiantza duzunarekin hika egitea. Ezezagunekin ez litzaieke hika aterako. Zaharragoei hika egitea errespetu falta zen. Mari Terek dio inork ez diela hika erakutsi, berez ikasi zuten. Izan ere, euren sasoian eskolan dena gaztelaniaz egiten zen.

  • Kontxita Biain Euren buruari hika

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Mari Terek dio bere buruari hika egiten diola. Gainera, zahartzarora eta bakarrik bizitzean, bakarrizketa gehiago egiten dutela diote.

  • Pili Etxeberria Emakumeen arteko hika "itsusia"

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Koinatuarekin hika egiteagatik errieta egin zion amak behin, edukazio falta zelakoan. Kontxiren etxean ahizpek beti egin dute hika. Nagusiei ez diete sekula hika egin. Mariluren amak haren anaiekin hika egiten zuen, baina alabekin zuka. Gizonei hika eta emakumeei zuka egiteko joera.

  • Pili Etxeberria Norekin hika, eta norekin ez?

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Kontxik alabari zuka egiten dio, baina haserre edo umore txarreko dagoenean, hika. Txakurrei hika egiten diete. Kontxik Olabarrietako lagunekin ikasi du hika.

  • Pili Etxeberria "Neri hika ondo egin, edo bestela ez egin!"

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Oñati

    Mutilen artean gehiago entzuten da hika, baina gazteek darabilten hika askotan ez da zuzena, neskengana zuzentzeko mutilen forma erabiltzen da askotan.

  • Kontxi Martinandiarena Hika lagunekin ikasi du

    Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Oñati

    Kontxik hika ez du etxean ikasi, lagunekin baizik. Haren etxean Goierriko euskara egiten zen, ama hangoa baitzuen. Aita nafarra zen, eta iparraldeko euskalkia zuen, ulertzen zaila. Hori dela eta, Oñatin Oñatiko hizkera erabiltzen du, eta etxean amarena.

  • Kontxi Martinandiarena Hika kuadrilari esker ikasi

    Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Oñati

    Etxean ez dute sekula hika egin. Kuadrilan hasiera batean 5 ziren, eta Olabarrietakoekin elkartutakoan, hika egiten hasi zen. Gero gizona ezagutu eta haren arrebarekin hika egin du beti. Amak ez zuen begi onez ikusten emakumeen arteko hika. Alabari zuka egiten dio orokorrean.

  • Kontxi Martinandiarena Hika umorerako eta emakumeen artean

    Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Oñati

    Hika grazia egiteko edo barregarria den zerbait esateko erabiltzen du alabarekin eta ahizpekin. Norekin egiten duen hika. Oso pertsona jakinekin egiten du hika, orokorrean emakumeekin. Gizonekin kintotan bakarrik.

  • Marilu Orueta Hika etxean, kuadrilan eta fabrikan

    Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Etxean anai-arreben artean beti hika egin izan dute. Ahizpen artean, batzuetan, erdaraz egiten dute. Kuadrilan batzuen artean beti hika egiten dute, baita fabrikan ere.

  • Marilu Orueta Amak semeei hika, alabei zuka

    Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Mariluk etxean hika entzun du betidanik, baina batik bat amak semeekin egiten zuenean, izan ere, amak alabei zuka egiten zien. Hala ere, anai-arreben artean beti hika egin dute. Izebak hika egin die.

  • Pili Etxeberria Gurasoek hika egiten zioten tarteka

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Oñati

    Etxetik jaso du hika Pilik, anai-arreben artean, izeba-osaben artean beti egin baitute. Gurasoek euren artean zuka egiten zuten. Aitak eta amak noizbehinka hika egiten zieten seme-alabei.

  • Pili Etxeberria Animaliekin hika

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Oñati

    Gizakiekin ez dute beti hika egiten, baina animaliekin bai, gertutasuna adierazten baitu hikak beraientzat.

  • Pili Etxeberria Umeei adin batetik aurrera, hika

    Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati

    Mariluk ilobei ez die hika egiten. Kontxik, ordea, bai. Piliri adin batetik aurrera bakarrik ateratzen zaio umeei hika egitea.