Hitanoari buruzko pasarteak

  • Imanole Legorburu Nagusiagoei hika egitearren, errieta

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Osaba bati hika egin zion Liernik eta errieta egin zion osabak. Imanolek pasarte bat kontatzen du. Imanolen semeak osabei hika egitearren errietak jaso izan dituela dio.

  • Imanole Legorburu Errespetua ez da hitanoarekin neurtzen

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Berdinetik berdinera daudela sentitzen dutenekin egiten dute hika. Lierniri semeak hika egiten dio, ikaste aldera, eta orain arte ez zen horrela egiten. Imanoleren semeak denei egiten die hika, zahar eta gazte. Hitanoak jarraituko badu, arauak malgutzea ondo ikusten dute. Errespetua ez dela hitanoarekin neurtzen uste dute.

  • Imanole Legorburu Gazteetan mutilek gehiago darabilte hitanoa

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Gazteek mutilen artean hika egiten dute; neskei ere egiten diete baina toka. Orokorrean herrian etxeetan hika gutxi egiten dutela dio Imanolek. Nesken artean gutxi direla diote. Beren gurasoen garaian, denek hika egiten zutela diote.

  • Imanole Legorburu Ikasteko erabili egin behar, erabiltzeko entzun

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Neska gazteek hitanoa entzutea behar dute ikasi ahal izateko. Noka nesken ezaugarria dela eta horrek indartzen dituela uste du Liernik. Mutilei zuzentzen diete gaizki erabilitakoan; neskak erabiltzen hasi egin beharko liratekeela dio Imanolek.

  • Imanole Legorburu Hitanoa berreskuratzeko ideiak

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Hitano tailerra oso polita izan zela diote; adin askotariko jendea batu zen. Hikalaguna martxan jarri, zabalpena egin, jaso... Dena dagoela egiteko dio Liernik.

  • Jose Ramon Jauregi Hika jaso, batak etxetik, besteak lagunartetik

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Txikitatik egiten du hika Jaimek, aitak hala egiten zion eta. Lagunartean hasi zen Jose Ramon.

  • Jose Ramon Jauregi Hitanoa, etxetik ikastea onena

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Hika etxetik eta txikitatik hasi behar dela diote. Ohitura aldatzeak ahalegin handia eskatzen duela diote. Beraiek baino zaharragoak diren emakumeek egiten dute hika.

  • Jose Ramon Jauregi Animaliei toka

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Animaliei hika egin izan diete eta orokorrean, toka, arrarena.

  • Jose Ramon Jauregi Hitanoa, etxetik edo eskolatik jaso behar

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Hika egiten jarraitzea dela bidea diote: ez galtzeko, egin egin behar dela. Noka nola indartu ez dakite. Kalean egiten ez duenak etxean ez duela egingo uste dute, eta alderantziz ere bai. Etxetik edo eskolatik jaso beharko luketela diote.

  • Jose Ramon Jauregi Noka berreskuratzeko, lehenengo neskek ekin behar

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Neskek lehenengo hika beraien kasatara egiten hasi beharko luketela uste du Jaimek. Hartara, haiek entzunez gero, norberak ere errazago egingo liekeela hika.

  • Karmen Irizar Hitanoarekiko aurreiritziak eta ohiturak

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Momentu batetik aurrera hasi ziren esaten hika egitea edukazio falta zela. Beren aita-amek hika egiten zuten senideekin eta gertukoekin. Mutilei errazago egin izan zaie hika neskei baino. Ohitura kontua izan dela dio Genarok. Kaleko jendearekin zuka egiten zuten. Eskolan euskara galarazita zeukaten. Elizan berorika egiten zuten.

  • Karmen Irizar Hika konfiantzan, zuka errespetuagatik

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Batzuekin hikarako joera eta beste batzuekin zukarakoa izaten dute. Ohituraz gain, konfiantza mailak ere eragina daukala uste dute. Kuadrilan biek egiten zuten hika lagunekin, baina mutilek neskei dantza eskatzerakoan zuka egiten zieten. Errespetua behar zela entzuten zuten.

  • Karmen Irizar Hika seme-alabekin, batzuek bai, besteek ez

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Seme-alabei Karmenek hika egiten die, Genarok alabei, berriz, zuka. Ohitura kontua dela dio Genarok. Alabei ez baina suhiei hika egiten die Genarok.

  • Karmen Irizar Seme-alaben hitanorako joera

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Karmenen semeak lagunartean hika egiten du; errainak lagunartean zuka. Alabak senarrarekin zuka egiten du. Genaroren alabek elkarri zuka egiten diote baina lagunartean hika egiten zutela uste du.

  • Karmen Irizar Hika baserritarrena, eta baserritarrak zapalduta

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Hika egitea lotsagabekeria zen garai batean, Karmenen ustetan; zuka egin behar zitzaion jendeari. Hika baserritarren hizkera zela esaten zen. Baserritar moduan zapalduta sentitu izan da Karmen. Genarok azaltzen du aurreko belaunaldiaren garaian, maiorazgoa izatea garrantzitsua zela baina industria garatu zenean, emakumeak zigarroak erretzen eta gazteleraz hasi zirela, kategoria emango balie bezala. Baserriak hizkuntza eta beste gauza asko mantendu izanak balio handia daukala dio Karmenek. Baserritarrak jende bajutzat hartzen zituztela kontatzen du Karmenek.

  • Imanole Legorburu Hika egin ziezaioten eskatu zien etxekoei

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Anai-arreben artean hika egin izan dute. Gurasoek etxean alabei ez zieten hika egiten, semeari bakarrik; Liernik eskatu eta hala egiten hasi ziren. Amak ahizparekin hika egin izan du; aitaz ez dago hain seguru. Imanolek zuka egiten die seme-alabei gehiago; senarrarekin, ostera, hika.

  • Imanole Legorburu Inguruko gehienekin hika

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Imanolek gaur egun hika edozeinekin egiten duela dio. Ume txikiekin ez zaie hika irtetzen. Liernik dio inguruko gehienekin hika egiten dutela. Zaharragoekin hika egiteak gorabeherak sortu izan dizkie.

  • Imanole Legorburu Alabaren kuadrillan hitanoaren lanketa

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Emakumeei zuka egitea errespetu kontua izan zela diote. Beren inguruan, lehengo kontutzat dute. Alabaren kuadrilan neska batek lanketa egin zuen hitanoarekin eta orain denek egiten dute. Orokorrean mutilek gehiago egiten dutela diote.

  • Imanole Legorburu Gertatzen zen semeari hi eta alabari zu egitea

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Emakumeek erdararako joera handiagoa izan zuten beren garaian. Gizonek inguru sozial handiagoa izaten zuten emakumeek baino. Gertatzen zen semeari hi egin eta alabari zu esatea, zuka finagotzat hartzen zelako.

  • Imanole Legorburu Hika konfiantza giroan

    Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola

    Ezezagunekin gehienetan zuka egiten dute. Hikak konfiantzarekin zerikusia duela diote. Liernik dio norbaiti hika egiteko batzuetan pentsatu egin behar izaten duela.