Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hika gehien emakume araoztarrek eta baserritarrek
Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati
Gizonen arteko hika ohikoa da, baina nokaren kasua oso bestelakoa da. Hirukotearen iritziz, kalean emakumeek ez dute ia hika egiten, araoztar eta emakumeek batik bat.
-
Hika erabiltzean, harremana goxoagoa
Pili Etxeberria Kortabarria (1960) Kontxi Martinandiarena Telleria (1961) Marilu Orueta Biain (1962) Oñati
Kontxiren iritziz, hika egiten duenean, harremana goxatu egiten da, beste gertutasun ea konfiantzaren adierazle da hika. Konfiantzarik gabe ez zaie hika egitea irteten.
-
Modu naturalean, inkontzienteki
Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati
Hika modu naturalean erabiltzen dute, ez da hautu kontziente bat izaten. Konplizitate berezi bat sentitzen dute hika hitz egiten duten horrekin.
-
Euskara batua eta hika
Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati
Eskolan Euskara Batua ikasteak, hikaren erabileran eragin du, izan ere maila akademikoan behintzat ez da hika irakatsi.
-
Hika galduko balitz, zer?
Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati
Pena handia, gaur egun nahiko galdua badago ere. Euskararen atal bat galduko litzateke.
-
Hika indartzeko bideak
Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati
Eskolan landu, euskaltegian irakatsi.
-
Hika: etxean, eskolan eta auzoan
Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Gurasoek hika egiten zuten Agurtzane, Koldo eta euren anai-arrebekin. Anai-arreba guztiek hika egin izan dute euren artean. Eskolan hika egiten zuten orokorrean, baina zaharragoekin zuka. Adinaren araberako tratamendua.
-
Gurasoek eta ikaskideek hika, ahizpekin zuka
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
Gurasoek hika egiten zioten gaztetan Mirariri. Ahizpen artean zuka egin dute beti, baina eskolan beti hika egiten zuten denen artean. Gurasoek lehenengo bi alabei egin zieten hika, gazteenari zuka. Izebek hika egin diete, baina osabek zuka.
-
Ezkondu ondoren zuka
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
Mirariren gurasoek nobiotan hika egiten zuten, baina behin ezkondutakoan zukara pasa ziren, errespetuaren adierazle gisa. Gaur egun, ordea, hika egiten duten senar-emazteak badaude.
-
Kalean ez hika eta ez zuka
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
11 urterekin jaitsi zen Mirari Araoztik Oñatira, eskolara. Kaleko hizkuntza nagusia gaztelania zen. Gogorra izan zen Mirarirentzat, erdararik ez baitzekien orduan. Baserritarra izateagatik lotsatzen zen kalean. Egoera horrek bultzatuta, auzokoak zirenak batu eta konfiantza berreskuratu zuen.
-
Oñatiko hika ulertu ez
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
Lagun azpeitiar batekin hika ari zela, lagunak hikarik ez egiteko esan zion, ez baitzuen Oñatiko hika ulertzen.
-
Hika egin edo ez egin
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
Askotan pentsatu izan du egoera zehatzetan hika erabili edo ez. Besteak zuka egiten badio, zuka erabiltzen du. Araoztarrekin egiten du hika batik bat. Gaur egun familiako gazteekin hasiko da hika egiten, baina ikasi egin behar dute lehenengo.
-
Etxean hika egiteko ohiturarik ez
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Oñati
Gurasoek hika egiten zieten, baina haiek gurasoei zuka. Hortaz, etxean zuka erabiltzera ohitu zen Mirari. Alaba gazteenari zuka egitea ohiko jarrera izan da.
-
"Behar den moduan hitz egin"
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Agurtzaneri askotan esan izan diote gizonek "behar den moduan" hitz egiteko, hots, hikarik ez egiteko haiei.
-
Maiorazgoen artean, zuka
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Zuka, batzuentzat, kategoriazko forma zen, jende ikasiak, alfabetatuak erabiltzen zuena. Maiorazgoen kasuan ere, kontu guztiak zuka entzun ditu Agurtzanek.
-
Abadeari berori
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Amandreak abadea zetorrenean, hari berori egiteko agintzen zien. Jende askok galdu zuen euskara kalera jaistean, eta gero, euskararekin batera hika berreskuratu zuten.
-
Ohitura aldaketak hitanoaren erabileran
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Gaur egun ez da hika euren gurasoek erabiltzen zuten moduan erabiltzen, arau batzuk hautsi egiten dira. Gurasoek, behin 11 urte inguru betetzean, hika egiten zieten haien seme-alabei. Hirukoteak, ordea, orokorrean zuka erabiltzen du seme-alabekin.
-
Ohiturak aldatzea, zaila
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Behin hika egitera edo zuka egitera ohituta, oso zaila da tratamendua aldatzea.
-
Euskararen loraldiak zuka indartu al du?
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Euskararen loraldia gertatu zen 60ko hamarkadatik aurrera, ikastolekin erabateko indarra lortu baitzuen. Euskara Batuaren sorrerak zukari indarra eman eta hika atzean gelditzea ekarri zuela uste dute.
-
Hikaren erabilera, genero kontua?
Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Zergatik gertatzen den ez dakite, baina hirukotea ere konturatu da hika mutilen artean bizi dela gehiago, nesken edo emakumeen artean baino.


