Hitanoari buruzko pasarteak

  • Iker Mundiñano Lagun oriotarrarekin hikaz

    Iker Mundiñano Galarza (1986) Iruñea

    Aita Etxarrikoa duenez, entzun izan du bertako familia hikaz hitz egiten, baina Ikerrek ez du sekula Iruñean hiketarik entzun. Ikasten hasi zenean, ordea, oriotar bat zuen lagun, taldeko euskaldun bakarra. Harekin hasi zen Iker hitanoa erabiltzen. Bere bikotearekin, gainera, hitanoa erabiltzen hasi zen, batez ere sare sozialen bidez komunikatzean.

  • Iker Mundiñano Erregistro informala irakatsi beharko litzateke?

    Iker Mundiñano Galarza (1986) Iruñea

    Ikerren iritziz ikastetxeek denbora tarte bat hartu beharko lukete erregistro informala irakasteko.

  • Iker Mundiñano Nola sumatzen da hitanoa ahoan?

    Iker Mundiñano Galarza (1986) Iruñea

    Ikerrek oso eroso sentitzen du bere burua hitanoa erabiltzean, zuen gabezia bat betetzen duela honek.

  • Ester Salaberria "Mutilek gehiago egiten zuten euskaraz"

    Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo

    Mutilek neskek baino gehiago hitz egiten zuten euskaraz. Esterren iritziz, neskek gehiago jo dute gaztelaniara "modernoagoa" zelakoan. Mutilek euren artean hika egiten bazuten ere, galtzen hasia zen. Esterren etxean zuka egiten zuten, baina aitak bere arrebekin hitanoa erabiltzen zuen.

  • Jose Krutx Izulain Anaien artean hitanoa

    Jose Krutx Izulain Olaizola (1943) Lezo

    Guraso eta aiton-amonekin zuketa erabiltzen bazuten ere, anaien artean hitanoa erabiltzen zuten.

  • Fernantxo Aitona Leandro medikua

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Leandro Aizpurua zuen aitona, Altzako medikua. Zaldiz ibiltzen zen. Argazki batean bizarrarekin azaltzen da. Amari ez zitzaion bizarra gustatzen, baina Fernantxok ere beti izan du. Amarekin oso ondo konpontzen zen Fernantxo; jale ona zen, eta Xofiaren dendatik platano bikoitza ekartzen zion amak. Amak hika egiteko esaten zion.

  • Fernantxo Euskararen egoera garai batean

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Hika hitz egiteko ohitura dute. Bere gazte garaitik hona euskara asko aldatu dela dio. Eskolan gaztelaniaz ikasi zuten. Banderak igo eta "Cara al sol" kantatu behar izaten zuten, egunero. Flechas y pelayos. Kale Nagusian guardia zibil ezkongabeak bizi ziren (eta koartelean ezkonduak), eta kalean topo egiten zutenean ezin zuten euskaraz egin. Soldaduskan ere ezin, noski. Azpeitiko batzuekin elkartu zen han, eta isilka bertsotan ere aritzen ziren (Anjel Larrañaga musikaria).

  • Inaxio Aramendi Mutilei hika, neskei zuka

    Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga

    Hiketa erabiltzeko oso gertukoa izan behar zuen besteak. Hala ere, neskengana zuzentzeko zuketa erabiltzen zuten.

  • Maria Jesus Otaegi Gurasoei zuka

    Maria Jesus Otaegi Aranburu (1932) Astigarraga

    Berorika ez zuen ikasi Maria Jesusek. Gurasoei zuka egiten zien, eta senideei hika.

  • karmele esnal Orioko kaleetan euskaraz

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Orion denak euskaldunak ziren. Hala ere, gaztelaniaz egiten zuten batzuek, maila sozial altuagokoak zirela erakusteko. Hitanoaren erabilera ere oso zabala zen senide eta lagunartean, baina nobiotan hasitakoan zukara pasatzea zen ohikoa. Karmelek gurasoei eta apaizari berorika egiten zien.

  • Axun Oiartzabal Lezon "deus" asko erabiltzen den hitza

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    "Deus" asko erabiltzen da Lezon, inguruan ez bezala, eta hika mutilek bakarrik hitz egiten zuten.

  • Uxue Alberdi Gizonek emakumeei toka

    Uxue Alberdi Estibaritz (1984) Elgoibar

    Aitak Uxueri hika hitz egiten zion haserretzen zenean, baina Uxuek ez du sekula noka ez tokarik hitz egin. Bestetik, mutil askok toka egiten diotela konturatu da.

  • Gratien jocou Beskoitzen toka nagusi

    Gratien Jocou (1935) Beskoitze

    Beskoitzen oso ohikoa zen toka-noka aritzea. Zuka kanpotik etorritakoek egin ohi zuten. Aitari eta amari zuka egiten zieten. Neskekin, ordea, xuka.

  • Felix Salaberria Lopetegi Anaiei hika, arrebei zuka

    Felix Salaberria Lopetegi (1949) Lezo

    Euskaraz egiten zuten beti baserrian, amarekin, senideekn eta aiton-amonekin.

  • Maria Angeles Zelaia Auzotik kalera, alde handia I

    Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Oñati

    Araotz auzotik kalera jaitsi zen Maria Angeles. Alde handia sentitu zuen hitz egiteko moduan, hitanoaren erabileran... Gaur egun lagunartean erabiltzen du hika, baina ez guztiekin.

  • Mari Tere Azkoitia "Edozeinei ezin hika egin"

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Mari Tere, Maria Angeles eta Jesusa harriturik gelditzen dira gaur egun hika egiteko moduarekin. Haiek hikarekin konplexuz beteta egon omen dira. Gaur egun, ordea, ohiturak aldatu egin dira. Adibidez, harrigarria da haientzat gazteek euren gurasoei hika egitea, baita bikotearekin hika aritzea ere.

  • Jesusa Zumalde Etxeberria jatetxeko lankideekin hika

    Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Hamasei urterekin jaitsi zen Araoztik kalera, Milikuene jatetxean lan egitera. Ondoren, hamazazpi urterekin, Etxebarria jatetxean hasi zen lanean. Bertako lankide batzuekin hika egiten zuen.

  • Jesusa Zumalde Auzotik kalera, alde handia II

    Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Aldaketa handia igarri zuen Araotz auzotik kalera jaistean. Kalera etorrita ere, Araozgo lagunekin hika egiten saiatzen da.

  • Mari Tere Azkoitia Kalean hika egitea gaizki ikusirik

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Oñati

    Etxean ikasi zuen hika egiten, anai-arreben artean eta lagunartean egiten zuen. Gurasoek hari egiten zioten baina berak haiei ez. Gurasoek euren artean zuka egiten zuten ordea. Kalean hika egitea gaizki ikusirik zegoen, erdara zen nagusi hainbat gunetan, adibidez, koruan.

  • Mari Tere Azkoitia "Araoztarkeriak"

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Araoztik kalera jaistean hizkuntzarekiko eta izaerarekiko konplexuak izan zituzten hirurek. Euren euskara ona ez zela adierazteko askotan erabiltzen zen "arazokeriak" esabidea. Araoztarra izateak gaur egun dituen konnotazioak txarrak.