Hitanoari buruzko pasarteak
-
Zer egin noka berreskuratzeko?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Mintzapraktikak, tertuliak, irakaskuntza formala... Oñatiko hitanoa.
-
Hika gurasoengandik jaso
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Oñati
Etxean ikasi zuen Pilarrek hika, gurasoek hika egiten baitzioten. Anai-arreben artean ere hika egin izan du beti, baita auzoko lagunekin ere. Oñatiko hitanoa.
-
Hika etxetik kanpo ikasi zuen
Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Hika ez zuen etxean ikasi. Anaiek euren artean hika egiten dute, baina Beatrizekin zuka. Gurasoek euren anai-arrebekin hika egiten zuten, baina seme-alabekin zuka. Familiatik kanpo ikasi du, beraz, hika. Eskolan erdaraz ikasi zuen, kalean, eta erdara bihurtu zen bere hizkuntza nagusia. Ondoren, 17 bat urterekin, euskaraz egiten hasi, eta hika ere berreskuratu zuen.
-
Hika egin, zuka jaso
Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Beatrizi hika egiten dioten gizakumeak bere adin-tarte berekoak dira gehienak. Auzoan, berriz, Beatrizek hika egiten die gizonei, baina eurek zuka egiten diote.
-
Hika egunerokotasunean
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Oñati
lloba zaharrenei hika egiten die, besteei erdizka. Etxean denekin egiten du hika, baita lagun eta lankide zehatz batzuekin ere. Oñatiko hitanoa.
-
Hika ikastekotan, egoki ikasi
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Oñati
Euskara batuan ikasitakoek ez dute belarria Oñatiko hikara eginda. Hitanoa irakastekotan, Oñatikoa irakatsi beharko litzateke, eta ondo irakatsi gainera, bai gizonei eta bai emakumeei nola egin, noiz egin... Oñatiko hitanoa.
-
Hika, nori egin eta nori ez egin
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Oñati
Norberaren pertzeptzioaren araberakoa da hika erabiltzea. Adinekoei ez zaie egiten, baina estatusaren arabera ere aldatu egiten da tratua.
-
Hikak segurtasuna ematen du
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Hika hitz egiten duen horiekin hurbiltasuna eta segurtasuna sentitzen du Pilik, zukarekin sentitzen ez duena. Beatrizek gauza bera sentitzen du, baina baita zuka egiten duenekin ere. Oñatiko hitanoa.
-
"Hika galtzea ondare bat galtzea litzateke"
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Harremantzeko modu bat, ondare bat, hizkuntzaren beste adar bat galtzea litzateke hika galtzea Pili eta Beatrizentzat. Berorika galtzea ez litzateke berdina izango. Oñatiko hitanoa.
-
Hikarekin malguagoak izan beharko genuke?
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Errespetuaren adierazle da adineko jendeari gazteago batek hika ez egitea, baina adinekoak gazteari hika egitea oso arrunta da. Gaur egun, hika berreskuratzeko prozesuan, malgutasun handiagoa dago hikaren erabileran, eta txipa aldatzea besterik ez dela dio bikoteak. Oñatiko hitanoa.
-
Zer egin hika berreskuratzeko?
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Gutxika-gutxika erabiltzen hasi, transmititu, irakatsi... beharko litzateke hika. Oñatiko hitanoa.
-
Hikak harrotasun puntu bat ematen al du?
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Zenbait gizonek, nahiz eta etxean ikasi ez, euren kuadrilan hika egiten dute, hikak euskalduntasun mota desberdin bat emango balu bezala. Emakumeen kasuan, ordea, hika ez da harro egoteko moduko zerbait izan. Oñatiko hitanoa.
-
Kalean, lagunartean eta fabrikan erdaraz
Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Oñati
Lagunartean erdaraz egiten zuten, batez ere fabrikan. Mutilek euren artean euskaraz egiten zuten, baina neskei erdaraz zuzentzen zitzaien. Senideen artean beti hika egin dute.
-
Hitanoa beherantz, Oiartzunen ere
Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun
Asierrek dio geroz eta gazte gutxiagok egiten diola elkarri hika, Oiartzunen. Tradiziozko moldeen transmisioan eten nabarmena sumatzen du, bai adizki alokutiboei dagokienean, eta baita, orokorrean, herriko hizkerari dagokionean ere.
-
Hika, zuka eta berorika
Manolo Campos Castresana (1935) Etxarri Aranatz
Gazteen artean hiketan hitz egiten zuten. Zaharragoei eta gurasoei zuketan. Apaizei euskaraz egiten zieten.
-
Harremana apaizarekin; berorika, hika, zuka
Antonio Larzabal Urdanpilleta (1935) Donostia
Dotrinara astean hirutan joaten ziren hasieran. Parrokoarekin konfiantza zuen, Galarraga. Istilu asko izaten ziren mugarriekin. Hika egiten zion eta berak berorika hari. Aitari zuka eta amari berorika. Arrebei zuka eta hika.
-
Senideen artean zuka
Pepi Añorga Salaberria (1939) Donostia
Gurasoei zuka hitz egiten zieten eta anai-arreben artean ere bai.
-
Euskaraz egiteko lotsa
Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria
Auzoan eta eskolan erdaraz egiten zuten. Amaren baserrira joaten zenean ere, osabak esaten zion lehengusuekin erdaraz egiteko. Hika egitea gaizki ikusia zegoen, ijitoen hizkera omen baitzen.
-
Hika, zuka eta berorika
Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani
Hika hitz egiten zuten lehen, orain ez. Berorika egiten zieten askok gurasoei, beraiek ez. Seme-alabei zuka. Apaizei berorika eta eskuan musu eman. Medikuari ere bai.
-
Senideei zuka, gurasoei berorika
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Zuka hitz egiten zuten senideen artean, hika ez zitzaion gustatzen. Berorika gurasoekin eta apaizarekin. Apaizari eskuan musu emateko ohitura.


