Hitanoari buruzko pasarteak

  • Mari Karmen Inza Mutilarteko hika biziago

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Familian eta etxean hika egiten dute, baita euren adineko gertuko jendearekin ere. Mutilei samurrago egiten die hika Marijek. Mutilen arteko hika biziago dagoela uste du. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Kale-giroan hika gaizki ikusirik

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Eskolan auzoko umeek egiten zuten hika, eta, bartez ere, mutilen artean erabiltzen zen. Hikak ez zeukan inongo prestigiorik, eta ez zegoen ondo ikusirik. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Hika norekin erabili izatea da gakoa

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Beatrizek ez dio alabari hika transmititu, gurasoei egiterik ez baitie, eta haren lagunenartean hikarik ez dute erabiltzen. Hika jakitea kontu bat da, eta hika norekin hitz egin edukitzea beste bat. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza "Niri egin hika neskaren moduan!"

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Nesken arteko hika gehiago galdu da mutilen artekoa baino. Ondorioz, mutilena bakarrik dakien jendeak, hori bera erabiltzen du bai neska bai mutilekin. Neskek, ordea, normalean bi formak jakiten dituzte. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Zergatik galdu da gehiago nesken arteko hika?

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Emakumeak beste fase batean egon omen dira beti, zintzoagoak, finagoak... izan behar. Hika ez zen dotorea gizartearentzat, eta hori dela eta, emakumeak hika egiteari utzi ziotela uste du Marijek. Beatrizek denbora askoan ez zuen norekin hika egin. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Ezin hikarik egin

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Beatrizek normalean zaharragoekin egin du hika, haren adineko inork ez baitzuen hika hitz egiten. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Baserritarra izatea lotsagarria zen

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Hika eta euskara bera gutxituta zegoen oso Frankismo garaian. Hika batez ere emakumeen artean galdu zen. Gizonen arteko harremana baserri-girokoa zen askotan, eta hika mantendu zuten. Mari Karmenek gogoan du kalean zehar behiak gidatzen zituela, baserritar izaera ebidentzian uzteko modu bat zen hori eta lotsaz bizi zuen.

  • Mari Karmen Inza Hikaren berpiztea emakumeen ikuspegitik

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Emakumeen ikuspegitik bultzatu beharko litzateke hikaren berpiztea, mutilen forma eta neskena ikasiz.

  • Zumalde ahizpak "Hika ez da ondo ikusita egon"

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Etxean jaso dute hika Zumalde ahizpek, baina amaren aldetik batez ere. Aitak tarteka egiten zien ahizpetako batzuei. Auzoan hika egin dute beti, lagunekin, eta euren artean ere bai.

  • Zumalde ahizpak Semeek hika, alabek zuka

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Euren seme-alabei dagokienez, ez diete inoiz hikarik egin. Hala ere, semeek euren artean hika egiten dute, alabek zuka egiten dute orokorrean. Arantxak ilobei hika egten die, beti ere, adin batetik aurrerakoei.

  • Zumalde ahizpak Arrasaten euskaraz soilik baserritarrekin

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Eugenik eta Natik Lanbide Heziketa Arrasaten egin zuten. Bertan baserritarrak ziren beste ikasleekin bakarrik egiten zuten euskaraz, gainontzean dena erdaraz. Oñatira itzuli zirenean, ordea, ikaskideak herrian ikustean euskaraz hitz egiten zuten haiekin. Ana Mari Fagorren lanean aritu zen, eta 70. hamarkadaren bueltan jende mordoa euskaldundu zen. Eugenik eta Natik ere euskara eskolak jaso zituzten, euskaraz idazten jakiteko, izan ere, haur eskolan dena erdaraz ikasi zuten. Joera zuten ezagunekin beti euskaraz eta hika egiteko.

  • Zumalde ahizpak Gertukoekin hika

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Ahizpen artean beti hika egin dute, baita gertuko lehengusinekin ere. Garai batean lagun-lagun zituztenekin, ordea, beti ez dute modu berean egin. Hasieran hika, gero zuka, eta orain berriro hika berreskuratzen ari dira.

  • Zumalde ahizpak Zuka, finagoa?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Badira zenbait familia Oñatin, gurasoek seme-alabei hika egin arren, hika alboratu eta zuka erabiltzen dutenak, zuka finagoa kategoriazkoa eta finagoa delakoan.

  • Zumalde ahizpak Hikaren galera: moda, konplexuak...

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    55 urtetik beherakoen belaunaldian, gizonen artean hika mantendu da, baina emakumeen artean ez. Ana Mariren iritziz, moda kontua izan daiteke. Hika egiteagatik burla jaso izanak eta horrek sortutako konplexuak transmisio etenean eragina izan du.

  • Zumalde ahizpak Emakumeak sozializatzeko aukera gutxiago

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Emakumeek sozializaziorako aukera gutxiago izaten zuten gizonek baino. Hala ere, emakumeak josteko biltzen zirenean, tertulian egoten ziren. Zumalde ahizpek ez diete ez semeei ez alabei hikarik egin, hala ere, ohikoa da hika semeei bakarrik transmititzea.

  • Zumalde ahizpak Gurasoei erdaraz hitz egien zieten batzuek

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Zukaren eta hikaren moduan, euskararekin eta gaztelaniarekin antzekoa gertatzen zen. Gurasoek seme-alabei euskaraz egiten zieten, baina eurek gurasoei erdaraz, esaterako, Natiren senarraren etxean. Ana mariren garaian debekatuta zegoen euskara, eta eskolan zigortu egiten zituzten euskaraz hitz egiteagatik. Zumaldetarrek euskaraz egiten jarraitu dute aitak euskaraz egiteko esaten zielako, nahiz eta debekatuta egon.

  • Zumalde ahizpak Zer behar da norbaiti hika egiteko?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Norbaiti hika zuzentzeko, konfiantza, ohitura eta gertutasuna behar direla aipatzen dute. Arantxaren kasuan, jende gazteagoari egitea ateratzen zaio, nahiz eta medikua izan (kategoriako jendea). Hika egiteko ohitura

  • Zumalde ahizpak Animaliei, hika?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Txakurrari beti hika, baita astoari ere. Behiekin ez dute denek argi.

  • Zumalde ahizpak Norberarekin, hika ala zuka?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Euren buruarekin, Arantxak hika egiten du, Eugenik bai zuka eta bai hika. Natik, adibidez, hika. Ana Marik zuka.

  • Leire Barbier Toka eta noka

    Leire Barbier (1988) Samuel Biscay (1988) Aiherra

    Leireri aitonak egiten zion noka. Geroztik beste inork ez. Urepeleko lagun batekin eta Garaziko ikaskide ohiekin toka aritzeko usaia du Samuelek, baina neskekin beti zuka aritzen da; sekula ez noka (gaztetan bazenik ere ez zekien).