Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hitanoa, gizonen artekoa
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Txikitatik hika erabili badute ere, hikaren erabilera ez da berdina izan gizonen eta emakumeen artean, ezta auzorik auzo ere. Hitanoa Oñatiko zein auzotan hitz egin izan den.
-
Hitanoa gaur egun hobeto ikusita al dago?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Hitanoa gehiago baloratzen da gaur egun, eta erosoago sentiarazten ditu horrek hika hitz egiten dutenean. Eskatu ere egiten diete hika egiteko.
-
Zer ematen dizue hikak zukak ematen ez dizuenik?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Konfiantza, ohitura, gertutasuna, naturaltasuna.
-
Norekin egiten duzu zuka eta hika?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Oñati
Umeekin euskaraz egitea erraz irteten zaio Mari Tereri, baina zuka. Gazteei hika egiten hasteko garaia zein den ez daki. Jende ezezagunarekin zuka egiten du, eta konfiantza izatean, hika.
-
Hika galduko balitz, zer?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Altxor bat galtzea bezala litzateke. Umeei transmititzen ez bazaie galtzeko arriskuan ikusten dute.
-
Nork erabiltzen zuen hika?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Gizonek erabiltzen zuten batez ere, kalean zein auzoetan.
-
Maria Jesus eta hika
Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Oñati
Amak agintzean hika erabiltzen zuen, aitak, ordea, ez. Maria Jesusek ez zien gurasoei hika egiten, errespetu falta zelako.
-
Hika: orain gaztetan baino gehiago
Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Oñati
Gaur egun gehiago egten du hika gaztetan baino. Seme-alabei ez die transmititu.
-
Hika modu naturalean
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Oñati
Betidanik jaso du hika Milak, euskararekin batera. Senideen artean beti hika egin du, baita gurasoek haiei ere.
-
Elkarteak hika egiten laguntzen du
Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Ez du gogoratzen txikitan hika hitz egin izana. Amak eta lagunek hika egiten zuten. Belenek anaiekin hika egiten du, baina anaiek hari zuka. Elkarte bateko kide da, eta bertako kide diren beste emakumeekin hika egiten du.
-
Olabarrietan hika gutxi
Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Oñati
Mutilek euren artean hika egiten zuten, baina ez du oroitzen neska-mutilak euren artean hika aritzen zirenik.
-
Kalean hizkuntza ohitura desberdinak
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Auzotik kalera (Oñatira) jaitsitakoan hizkuntza ohiturak aldatu zitzaizkien, bai hikari eta bai euskarari dagokienean. Euskaraz egitean 'las caseras' deitzen zieten.
-
Hika modan?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Ez die inork hikarik ez egiteko eskatu, kontrara, gaur egun moda-modan dagoen kontua da, gehiago baloratzen da.
-
Seme-alabei hika egiten al diezue?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Hika, egitekotan, semeei egiten diete, alabei egitea asko kostatzen zaiela diote.
-
Zergatik galdu da hika?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Transmisio faltaren ingurukoak. Ohiturak, hikaren erabilera inkontzientea.
-
Emakumeek gehiago egiten zuten erdaraz
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Erdaraz gehiago egiten zuten emakumeek, baserritarrak izateagatik emakumeei egiten zitzaielako burla, eta ez gizonei. Euskara gizonek gorde duten bezala, hika ere beraiek mantendu dute. Gizonezkoen elkarteek ere ez dute lagundu. Gizonak eta emakumeak ez ziren berdin baloratzen.
-
Noiz erabiltzen da hika?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Lehenengo hitza nolakoa, handik aurrerako jarduna halakoa izango da. Ezezagunekin zuka, inguruko betidaniko jendearekin hika.
-
Animaliekin hika, landareekin zuka
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Animaliekin hika, landareekin zuka. Norberaren buruarekin hika, baina batzuetan mutilen forma erabiltzen du Maria Jesusek.
-
Zer da hika zuentzat?
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Normaltasuna, konfiantza, parranda giroa, errebelde izatea, ondo pasatzea...
-
Hika, hizkuntzaren beste arlo bat
Mila Maiztegi Bengoa (1949) Maria Jesus Markuleta Lete (1952) Belen Zumalde Barrena (1963) Oñati
Hika galduko balitz pena sentituko lukete. Hizkuntzaren beste arlo bat da beraientzat hika, gramatikalki oso aberatsa den tratamendua.


