Hitanoari buruzko pasarteak
-
Berorika sekula ere ez: “behorrak mendian ibiltzen dira”
Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta
Sekula ez du berorika egin. Oiartzungo apaiz batek zera esan zion behin: “behorrak mendian ibiltzen dira”. Lagun artean hika, baina familiakoei zuka. Familian zuka zergatik nagusitu zen. Neskei beti zuka egin izan die.
-
Hika beti anai-arreben artean
Maddi Garmendia Salaberria (1924) Lezo
Beti hika egin izan dute anai-arreben artean, nahiz eta amak inoiz errieta eman. Maddiri hika egitea gustatzen zaio.
-
Ezin denek hika egin
Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano
Mari Tereren etxean hika egiten zuten gurasoek, baina seme-alabei ez zieten uzten hika egiten beraien artean. Eliasek lagun artean hika egin izan du beti.
-
Berorika, hika, toka eta zuka
Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia
Apaizari ez zion berorika hitz egiten, ordurako ohitura galdua zen, baina bere gurasoek bai. Anaia-arreben artean hika eta toka. Gurasoei zuka. Gaztelaniaz ez zekielako errieta egiten zioten Gurutzeko mojek.
-
Hizkuntza traterak: berorika, hika
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein
Abadeari berba egiteko txapela kendu eta "jaune" eta "berori" esan behar izaten zitzaion. Beraiek, neba-arrebek, " ez dok eta bai dok" (hitanoa) erabiltzen dute; elkarrizketatzaileekin, ostera, zukan. Jesusak uste du denekin egiten duela hikaz. Nagusiei sekula ez die egin.
-
Apaizari errespetua; Elizako aldaketak
Joxe Arozena Aranzasti (1933) Hondarribia
Gurasoekin zuka hitz egiten zuen. Anai-arrebekin hika. Apaizari ere zuka. Eskuan musu ematen zioten. Dena bekatu. Konfesatzea. Baraurik Jauna hartzea; ez ziren deskuidatzen. Elizako aldaketek noraeza ekarri zuten.
-
Hiketaren alde
Jean Louis Davant (1935) Ürrüstoi-Larrabile
Zuketaz eta hiketaz azalpenak. Hiketa ez da itsusi. Frantsesezko eta gaztelerazko "hi" gogorragoa da, harkoiagoa.
-
Ikastoletan gizonezkoak ere irakasle izatea ona da
Jean Louis Davant (1935) Ürrüstoi-Larrabile
Barkoxen-eta oraindik erabiltzen da hiketa. Lehenago gehiago erabiltzen zen Zuberoan. Batzuek oker darabilte, zaharrei egiten baitiete hika. On da ikastoletan gizonezkoak ere irakasle izatea.
-
Kalean beti erdaraz
Jose Mari Madariaga Sierra-Sesumaga (1933) Durango
Etxean beti euskaraz egin arren, kalean ez zuten egiten, oso gutxik egiten zuten-eta. Bere edadeko gehienek ez zekiten nahiz eta haien gurasoek bai jakin. Etxean zuka hitz egiten zuten, lagunekin edozein modutara. Dendara joaten zitzaizkien baserritar askok hika egiten zuten. Andra baserritar batzuk dendan erdaraz egiten zuten, baina laster igartzen zitzaien euskaraz hobeto konpontzen zirela. Euskaraz egitearren aguazilekin arazoak izaten zituzten.
-
Hika eta berorika
Antonia Iztueta Jauregi (1931) Zaldibia
Hika egiteko ohitura handia dago Zaldibian, berak ere asko egiten du. Egon zen kanpotik etorritako bat herrian hika ikasten. Apaizei eta berorika, eta zenbait familiatan gurasoei ere bai.
-
Hikaren erabilera
Mari Carmen Tolosa Garmendia (1940) Irun
Hikaren erabilera. Oso umeei zuka egiten zieten, eta koskortzen hasitakoan hika.
-
Euskara ezberdina Bermeoko baserrietan eta kalean
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Euskaraz ezberdin egiten da Bermeon baserrian eta kalean, baita 50 metroko distantzian ere. Bermeoko kaletarrek beren berbaera ei dute. Demikutik Mundakara ere ezberdin egiten da. Hikako forma batzuk erabili dituenez ("dok", "etxuat") galdetu zaio ea bereizten dituen hika eta zuka, baina ez da horretaz ohartzen.
-
Hizkuntza tratamenduak: zuka, hika, berorika...
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Euskara aldatu egin da: berak "zelako ondo" esaten du, bere bilobak "oso ondo". Seme-alabekin hitanoa erabiltzen du, elkarrizketatzailearekin, ostera, ez, ezezaguna da-eta. Gurasoei zukaz egiten zien, baina berari bietan egiten zien. Lagunekin hika. Abadeari eta medikuari berori.
-
Gurasoekin zuka, lagunekin hika
Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia
Oinatzen eta Azpeitian, antzera hitz egiten da. Gurasoei zuka hitz egiten zien, eta gurasoek berari, berriz, hika. Lagun artean, hika hitz egin izan du beti.
-
Hika eta zuka
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Senideek elkarrekin hika hitz egin izan dute, eta gurasoek seme-alabei ere bai. Seme-alabek gurasoei eta senar-emazteak elkarren artean, berriz, zuka. Imanolen gurasoek ezkondu ziren arte, elkarri hika egiten omen zioten.
-
Arreba eta auzoko neskei hika
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Etxeko arrebei eta auzoko neskei hika hitz egiten zien. Behin herritik aterata, ordea, neskekin zuka egin ohi zuen. Gaur egungo kontuak aipatzen ditu: emazteak alabei hika egin izan die, eta Imanolek, berriz, zuka.
-
Semeari hika, alabari zuka, apaizari berorika
Jose Inazio Aranberri Aldanondo (1939) Zumarraga
Hika egin ohi du anai-arrebekin. Semeei hika egiten die eta alabei zuka. Berori apaizari. Kalean apaiza ikusiz gero, berarengana joan eta "Ave María Purísima!" esan behar zen. Eta hori egin ezean errieta eta belarritik tira. Apaizak baino gehiago militarrak omen ziren. Parean pasatzean txapela kendu behar zen.
-
Kalean ez zuen inork euskaraz egiten
Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga
Etxean euskaraz egiten zuten; hala ere, amarekin erdaraz aritzen zen, garai hartan modan zegoelako. Senarrarekin ere erdaraz egiten zuen, nahiz eta biek zekiten euskaraz. Kalean ez zuen inork egiten euskaraz, gutxietsia zegoelako. Mutilek neskek baino gehiago egiten zuten euskaraz eta hika egitea ere mintzaira arrunta zela erakutsi zion amandreak. Urretxun denak erdaldunak zirela pentsatzen zuen, inork ez zuelako euskaraz egiten. Euskaraz etxean eta auzoan bakarrik egiten zuten, baserriko dendariekin.
-
Hika ia mundu guztiarekin
Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga
Ia denei hika egiten die, gurasoei eta senarrari izan ezik. Ahizpa zaharrenari ezin dio hika egin. Gaztetan zerbitzera joan zen eta gutxi ikusi zuen. Txikitan zuka hasi eta horrela jarraitu du. Berorika apaizari. Aitona-amonei zuka.
-
Abadeari eta medikuari berori
Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano
Abadeak eta medikuak ugazaba izaten ziren; errespetu handia zor zitzaien berorika berba eginez. Bere aitaren eskola-lagun bat fraide ezaguna izan zen, eta hark berorika ez egiteko eskatu zion gurago baitzuen hika egitea.


