Hitanoari buruzko pasarteak

  • Mila Mtz Zuazo Zaharragoari hikarik ez

    Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Oñati

    Lagunartean hika egiten zuten euskaraz egitean, baina erdaraz ere asko hitz egiten zuten. Adinak hikaren erabilera baldintzatzen zuen.

  • Mila Mtz Zuazo Norekin egiten duzu hika?

    Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Oñati

    Lagunartean asko erabiltzen du hika, baina seme-alabekin ez. Lehengusu eta lehengusinekin egiten du hika.

  • Mariaxun Villar Mariaxunek hika ez du etxean jaso

    Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Gurasoek ez diote inoiz hika egin, ezta Mariaxunek anaiei ere. Amak Legazpiko euskalkian egiten zien, eta bere anai-arrebekin hika egiten zuen, baita aitak bere anai-arrebekin ere. Mariaxunen anaiek euren artean ez dute hika egiten, baina bai Mariaxunen senarrarekin.

  • Mariaxun Villar Agustindarrek bideratutako mugimendua

    Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Hamasei bat urte zituztenean, agustindarrek bultzatuta, kulturaren eta euskararen inguruan taldeak sortzen hasi ziren. Honekin batera, Mariaxunek hika ikasi zuen.

  • Eli Igarzabal Ezkondu aurretik hika, ondoren zuka

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Ohikoena izan da nobiotan hika egin arren, ezkondutakoan zukara pasatzea. Milak eta Elik senarrarekin hika egiten jarraitzen dute ordea.

  • Eli Igarzabal Zubillagan hika asko egiten al zen?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Eliren izebek beti hika egiten zuten lagunekin eta anai-arrebekin. Auzoan hika egitea oso arrunta zen, zabaldurik zegoen. Transmisio etena Eliren belaunaldiaren ondoren egon da (65 urtetik beherakoen artean).

  • Eli Igarzabal Bizitza auzoan, eskola kalean

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Belaunaldi batetik bestera hikaren erabilera asko galdu da. Beharbada, eskolara kalera jaitsi izanagatik da, edo gazteagoek erdaraz gehiago egiten dutelako. Hika egiteko modua ere aldatu da.

  • Eli Igarzabal Hika, burla egiteko arrazoi?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Baserritarra eta euskalduna izateaz gain, hika egitea burlarako eta bazterkeriarako arrazoi bat gehiago zen batzuentzat. Errespetu faltzatzat jotzen zuten zenbaitek. Kaleko neska gazteek, orokorrean, erdaraz egiten zuten.

  • Eli Igarzabal Zergatik galdu da hika?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Eliren iritziz, hika desprestigiatuta eta baztertuta egon da. Handinahiak zituztenek hika alderatu egin zuten. Garai batean oso arrunta zen denen artean hika egitea, baina hikak fama txarra hartu zuenean, erabiltzeari utzi zitzaion, askotan, modu inkontzientean.

  • Eli Igarzabal Emakumeei hika gizonen moduan egiten diete askok

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Emakumeen artean hika egiteko ohitura asko galdu da. Gizakumeen artean, aldiz, askok kalean ikasi dute, baina gizonen forma bakarrik. Ondorioz, emakumeei gaizki egiten diete hika.

  • Eli Igarzabal Gizonen sozializazioa, desberdina

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Elkarteek, tabernek... leku handia zuten gizonen sozializazioan. Bertan elkartzen ziren ia egunero, eta beharbada, hika gordetzen lagundu du honek. Emakumeak, ordea, ez ziren ia kalean egoten, eta gutxiago tabernetan. Honen ondorioz, tabernetan egoteko ohitura horrek jarraitu egin du, eta gizonen arteko harreman-sarea belaunaldiz-belaunaldi mantendu egin da. Belaunaldi batetik aurrera,auzoko eskola itxi, eta kalera jaisten ziren eskolara. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Zein baldintza behar dira hika egiteko?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Hika egitearen atzean zenbait baldintza daude, ezin da edozeinekin hika egin. Haien artean: gertutasuna, konfiantza, ohitura... Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Animaliekin hika ala zuka?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Sarak txakurrari zuka egiten dio, baina senarrak hika. Mariaxunek zuka katuari. Elik zuka egiten zuen lehen baserriko animaliekin. Euren buruarekin, ordea, hika egiten dute denek.

  • Eli Igarzabal Zer ematen dizue hikak?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Satisfazioa, normaltasuna, konplizidadea, konfiantza, gertutasuna...

  • Mari Karmen Inza Hika kalean ikasi zuen

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Oñati

    Mari Karmenek kalean ikasi zuen hika, etxean ez baitzuen jaso. Kaleko lagunekin ez du hika egiten, baserritarrekin, bai. Anaia zaharrarekin ere hika egiten du. Aitak anaiarekin hika egiten zuen.

  • Mari Karmen Inza Semeekin hika egiten du

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Oñati

    Semeekin hika egiten du. Senarrarekin, ordea, erdaraz egin du beti, Arrasatekoa baita hura, eta asko galdu zen euskara han senarraren belaunaldian.

  • Beatriz Ugarte Nola jaso duzue hika?

    Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Oñati

    Etxean hika entzun dute betidanik, izan ere, mugimendu handia zegoen euren baserrian. Aitaren lagun eta senide asko joaten ziren bertara denbora pasatzera, eta haiekin denekin hika egiten zuen. Marijeri eta Beatrizi hasieran zuka egiten zien, gero dena hika. Amak ere hika egiten zien. Senideen artean gehienekin hika egiten dute, gazteenarekin izan ezik.

  • Mari Karmen Inza Hika eta idatzi gabeko arauak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Idatzi gabeko arauak daude hikaren erabileran. Marijeren iritziz, txikitan zuka egiten zitzaien umeei, baina behin 6 urteak bete zituztenean (Jaunartzea egitean), hikara pasaten ziren gurasoak. Beatrizek haren alabari ez dio hika transmititu. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Eskolek asko erdaldundu zituzten gazteak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Kolegioek eragin handia izan zuten mutilengan, eta asko erdaldundu zituen. Marije eta Beatrizek auzo -eskolan ikasi zuten, eta eskolatik atera bezain pronto, euskaraz eta hika egiten zuten. Maistrak zigortu egiten zituen euskaraz egiteagatik. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Kalean bizi ziren auzotarrak lagun

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Auzotik kalera jaitsi zen familia bizitzera. Bertan, ordea, auzotik jaitsitako gazte guztiak bildu eta lagun-taldea egin zuten. Hika hitz egiten zuten haien artean. Ahizpa moja joan zen eta moja nagusiari hika egitetik berorika egitera pasa behar izan zuen. Oñatiko hitanoa.