Hitanoari buruzko pasarteak

  • Jose Juaristi Zubizarreta "Eztok/n eta baidok/n"

    Jose Juaristi Zubizarreta (1941) Etxebarria

    Betidanik izan du "eztok/n eta baidok/n"... hika hitz egiteko ohitura gizon-emakumeekin. Pertsona zaharragoei zuka egin izan die. Gurasoek eta aiton-amonek berari, hika... baina berak haiei ez. Berori, abadeari eta medikuari bakarrik.

  • Mari Arrieta eta Benedi Garate Lagunekin hika, beraien artean zuka

    Mari Arrieta Jainaga (1933) Benedikta Garate Etxebarria (1928) Abadiño

    Eskolara elkarrekin joan arren, gazte denboran ez ziren askorik ibili elkarrekin. Gainerako lagunekin hika egiten zuten berba, baina beraien artean ez.

  • Maritxu Gaztelumendi Hika, zuka eta berorika

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk bildutako ipuinetan animalien arteko elkarrizketak hika izaten dira, ia beti. Tratamendu horrekin izan duen harremanari buruz mintzo da.

  • Iraitz Beitia Kaleko lagunekin zuka; baserrikoekin hika

    Iraitz Beitia Ugarteburu (1987) Eibar

    Bera baserrikoa izan arren, kuadrillakoak kaletarrak dira. Baserri-giroan ohikoagoa da euskaraz egitea eta baita hika egitea ere. Lagunen artean, batzuekin euskaraz egiten ei du beti, beste batzuekin gaztelaniaz. Garrantzitsua izaten da lehenengo harremana ze hizkuntzatan egiten den. Kaleko lagunekin zuka; baserrikoekin hika. Emakumezkoei beti zuka. Eta gurasoekin ere bai.

  • Jose Albiz Berorika apaizari, Gernikan lagunekin eta tabernan hika

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Apaizari berorika egin behar izaten zitzaion Mauman, bestela, zartakoren bat jasotzen zuten eta. Gernikako apaizarekin itsu bati gertatutakoa kontatzen du. Lagunekin eta tabernan egin izan du hika. Etxean ez zuen asko egiten.

  • Zuhaitz Gurrutxaga Aiastia (San Migel) auzoan hika

    Zuhaitz Gurrutxaga Loiola (1980) Elgoibar

    Aiastia (San Migel) auzoan hika hitz egiten du. Handik kanpora oso gutxi. Elgoibarren kaleko gazteek orokorrean ez dakitela hika uste du. Auzoan ere ez daki gazteagoek ikasiko ote duten, nahiz eta beraiek hika hitz egiten dieten. Auzoan, hika hitz egiteaz aparte, espresioak, tonua eta beste hainbat gauza ere aldatzen direla uste du.

  • Zuhaitz Gurrutxaga Zaharragoei eta neskei ez die hika egin izan

    Zuhaitz Gurrutxaga Loiola (1980) Elgoibar

    Aistia auzora joaten denean hango lehengusu eta lagunekin hika hitz egiten du automatikoki. Zaharragoei ez die inoiz hika hitz egin eta neskei ere ez. Halaxe jaso dute ohitura, izan ere aititak berari hika hitz egiten dio, baina bere arrebari zuka. Amak bere ahizpekin hika hitz egiten omen du.

  • Zuhaitz Gurrutxaga Hikaren gorabeherak

    Zuhaitz Gurrutxaga Loiola (1980) Elgoibar

    Auzotik kanpora ez du asko egin izan hika. Gainera, hika asko hitz egiten den herrietan gertatu izan zaio bertakoen hika egiten hastea, eta hori ez du gustuko.

  • joxe mari etxegoien esnaola Aita, lagunekin, hika

    Joxe Mari Etxegoien Esnaola (1951) Lezo

    Etxeko hizketa-ohiturak.

  • Felix Salterain Berorika, zuka eta to zeini egiten zion

    Felix Salterain Murua (1924) Atxondo

    Berorika apaizari eta medikuari egiten zioten. Zuka anai zaharrenari egiten zion eta hika gainontzeko anai-arrebei.

  • Mertxe Iturrioz Hika eta berorika zeinekin

    Mertxe Iturrioz Etxebarria (1938) Lemoa

    Hika berba egiten zuten adin berekoen artean. Orain ere hala egiten du. Neba-arrebekin ere beti egin izan du. Aitak mutilei egiten zien baina neskei ez. Berori amamari esaten zioten.

  • miren garmendia urzelaieta Zuka, hika baino

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Hika ez ziren gehiegitan aritzen, itsusi ematen zuela eta. Sumatzekotan, mutilak sumatu izan ditu Mirenek hika, neskak baino.

  • Irune Elizagoien Hitanoa eta iseka egiteko hitzak

    Irune Elizagoien Bizente (1993) Itsaso Elizagoien Bizente (1995) Etxalar

    Hitanoa mutilen artean erabiltzen den trataera da Bortzirietan. Etxalar inguruan nesken artean ez da erabiltzen. "Xerbela" eta "ilupa" bezalako hitzak iseka egiteko erabiltzen dituzte.

  • Julen Telleria Lopetegi Lagunekin euskaraz? Eta hiketan?

    Julen Telleria Lopetegi (1990) Tolosa

    Julenek euskaraz hitz egin arren, lagunartean gaztelaniaz jarduteko joera du. Hitanoari dagokionez, amaren baserrian Belauntzan denek elkarren artean hiketan egiten dutela dio. Aitak ere hiketan egiten die. Berak esaldi motzetan erabiltzen duen trataera bat da, Tolosan oro har hiketan gutxi hitz egiten baita.

  • Mirari Azkune Hitanoaren egoera Markinako gazteen artean

    Mirari Azkune Kaltzakorta (1989) Xabat Urresti Olaizola (1988) Markina-Xemein

    Bizkaieraz hitz egiten dute. Hitanoari dagokionez ezjakintasun handia dagoela uste dute eta ondorioz, lagunen artean ez dute erabiltzen. Mirarik beste leku batzuetan oso ondo egiten dela dio eta gustuko duela. Zirikatzen dutenean gazteleraz egiten dutela diote, nahiz eta beste dena euskaraz egiten duten. Markinan euskaraz bizi daitekela azpimarratzen dute.

  • Ekhi Zugasti Hitanoarekin zein harreman duzue?

    Ekhi Zugasti Uriguen (1985) Eibar

    Ekhi duela gutxi hasi zen hitanoa erabiltzen. Bere inguruan ez du jende askok hitanoa erabiltzen, baina dantzako lagunekin eta mallabiatarrekin.

  • Ekhi Zugasti Hitanoa berreskuratu nahi izan duzue? I

    Ekhi Zugasti Uriguen (1985) Eibar

    Bere amona eta amonaren ahizpak hitanoz entzuten zituen Ekhik.

  • Josu Garate Hitanoa berreskuratu nahi izan duzue? II

    Josu Garate Suinaga (1975) Eibar

    Josuk etxean entzun izan du hitanoa, batez ere ama eta izeben artean. Ondoren, lagunen artean hiketa erabiltzen hasi ziren, naturaltasunez jardutera iritsi arte.

  • Josu Garate "Erregistro baten falta dugu"

    Josu Garate Suinaga (1975) Eibar

    Josuren iritziz erregistroa galdu da, hiztunen arabera erregistroa moldatzeko ohiturarik ez dagoela dio, esaterako, hitanoaren erabileran.

  • Iker Mundiñano Erdal esamoldeak euskaraz

    Iker Mundiñano Galarza (1986) Iruñea

    Euskaraz ematen ditu Ikerrek erdarazko zenbait esamolde. Bestalde, hitanoak "tio" "jambo" eta horrelakoak ordezka ditzakeela uste du.