Hitanoari buruzko pasarteak

  • Santi Villareal Hikaren erabilera

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Beraiek beti erabili dute hitanoa, neska zein mutilekin. Aitagaz, neska-lagunagaz, alabagaz... zuka eta osabagaz, auzokoakaz, lagunakaz... hika.

  • Rosario Aztiria Apaiz eta medikuari berorika, lagunen bati hika eta irakasleari "de usted"

    Rosario Aztiria Plazaola (1939) Legazpi

    Apaizari eta medikuari berorika egiten zieten. Irakasleari gazteleraz, eta lagun artean ez zuten hiketarako joera handirik, nahiz eta lagunen batekin hika aritu. Tolosaldeko euskara gustatzen zaio gehien.

  • Markos Gerediaga Emakumezkoei zuka, gizonezkoei hika

    Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano

    Emakumezkoei zuka egin behar zaiela berba irakatsi zien. Mutilei, ostera, hikan egiten die. Beste errespetu bat zor zaie emakumeei.

  • Zuka eta noka

    Juan Flores Galarza (1926) Etxarri Aranatz

    Anai-arreben artean eta gurasoekin zuketan hitz egiten zuten. Lagunekin noketan.

  • Jose Agustin Amonarriz Hika eta berorika

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Anai-arreba eta lehengusuen artean hika hitz egin izan dute, arreba gazteenarekin izan ezik. Guraso eta osabei, berriz, berorika. Ez zuten zuka hitz egiten behin ere.

  • Joana Iraola Uranga Hika eta berorika

    Joana Iraola Uranga (1924) Tolosa

    Euskara; tratamendua. Jaiotetxean hika gehiago hitz egiten zuen. Gurasoei hika egitea "itsusia" da; haiei berorika egiten zien. Apaizari, medikuari eta edadeko jendeari ere berori esaten zitzaien. Senarrarekin eta seme-alabekin zuka egiten du.

  • Jesusa Zabala Hika, zuka eta berorika

    Jesusa Zabala Aramendi (1923) Legazpi

    Etxean, euskaraz egiten zuten. Gurasoekin zuka hitz egiten zuten. Gurasoek seme-alabei hika hitz egiten zien, eta anai-arreben artean ere hika hitz egiten zuten. Apaizari eta medikuari berorika hitz egiten behar izaten zitzaion. Apaizaren aurrean, gizonezkoek txapela kendu behar izaten zuten.

  • Euskara (hika eta zuka)

    Antonina Barricarte Zolina (1934) Etxarri Aranatz

    Etxean euskaraz egiten zuten. Aitonak ez zekien erdaraz, aitak bai. Gurasoei zuka hitz egiten zien, eta anai-arreben artean noketan. Aita eta amaren artean zuketan. Beraien kalean hiketan egiten zuen bikote bat zegoen, baina ez zen normalena. Apaizari "de usted" hitz egiten zioten eta erdaraz gehiago.

  • Euskararen erabilpena

    Juani Maiza Mañeru (1942) Etxarri Aranatz

    Etxarrin dena euskaraz egiten zen. Gero hasi zen euskaraz ez zekien jendea etortzen, eta galtzen hasi zen, izan ere norbaitekin erdaraz egiteko ohitura hartuz gero zaila da gero aldatzea. Aitak zuketan egiten zion, nesken artean aldiz noka erabiltzen zuten.

  • Hiketan eta zuketan

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Etxarri Aranatz

    Etxekoen artean euskaraz egiten zuten. Zaharragoei beti zuketan hitz egiten zitzaien eta gazteagoei hiketan. Jose Marik anaiei hiketan egiten zien zaharrena zelako. Gurasoei zuketan. Lagunekin batzuekin zuketan eta besteekin hiketan.

  • Hika, zuka eta berorika

    Gregorio Goñi Lazkano (1940) Etxarri Aranatz

    Beraiek etxean euskaraz hitz egiten zuten. Anaien artean hiketan aritzen ziren. Gurasoei, zuketan, eta beraiek hiketan erantzuten zieten. Gurasoek haien artean zuketan. Apaizari eta medikuari berorika egiten zitzaien.

  • Juanita Etxaniz Berorika eta hiketa

    Juanita Etxaniz Muguruza (1923) Feli Pagaegi Eizagirre (1928) Markina-Xemein

    Berori esaten zieten eliz-gizonei eta baita medikuari edo albaitariari ere. Lagunen artean, ostera, hiketan egiten zuten.

  • Isabel Ayarzaguena Abadeari berorika, gurasoei zuka eta neba-arreben artean hiketa

    Isabel Aiarzaguena Aranzibia (1937) Zaldibar

    Abadeari berori esaten zioten, baina eurek inoiz zuka ere bai. Etxeko nagusiei zuka egiten zieten. Neba-arrebek beti egin izan dute hiketan eta auzokoen artean ere bai. Gurasoek ere hiketan egiten zieten seme-alabei.

  • Jesusa Izagirre Hiketan egitea bekatu

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Aitak hiketan berba egitea bekatua zela esaten zien. Zaharrei berori egon behar zitzaiela esaten zuen eta gainontzekoei zuka.

  • Agustin Legorburu Lagunekin hiketan eta abadeari berori

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Familian ez zuten inoiz hiketan egiten, baina beste familia batzutean neba-arrebek sarritan egiten dute. Agustinek lagunekin baino ez du egin. Abadearekin, ostera, berorika egiten zuten eta txapela ere kentzen zuten errespetu seinale. Medikuari eta udaletxeko langileei ere errespetu handia edukitzen zieten.

  • Teresa Aresti Hika, zuka eta berorika

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Neba-arreba eta lagunen artean hika egiten zuten. Haserratzen zirenean behintzat, beti egiten zuten hika. Bikoteari zuka egiten zioten eta abadeari eta medikuari berorika.

  • Mari Kruz Urkizu "Hika", "zuka" eta "berorika"

    Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo

    "Berorika" askotan entzun baina gutxitan eginikoa da Mari Kruz. "Hika" bai, "hika" askotan egiten zutela dio, anaiekin eta lagun batzuekin. Gurasoei "zuka", beti.

  • Ramon Leizeaga Apaizari "Hi!" esan zionekoa

    Ramon Leizeaga Elizondo (1916) Legazpi

    Andoainen bizi zirenean, gazteei hi eta helduei berori esan ohi zien. Legazpira bizitzera joan zirenean, ordea, asko kostatu zitzaion zuka egiten ikastea. Apaizaren aurrean, belauniko jarri, txapela jaso eta "Ave Maria Purísima" esan behar izaten zen. Behinola, aitarekin artajorran ari zela apaizari "Hi!" esan zioneko pasadizoa kontatzen du.

  • Miren Sasieta Familia eta lagun artean hika

    Miren Sasieta Aierbe (1933) Urretxu

    Gurasoek hika egiten zioten Mireni, baina berak sekula ere ez gurasoei. Anaiekin eta lagunekin, ostera, beti egin izan du hika. Mirenek ez du inoiz berorika egin, baina fraide pasionistei egiten zietela gogoratzen du.

  • Juanito Anza Hika eta zuka, apaizari ihes

    Juan Kruz Anza Uranga (1932) Donostia

    Hika eta zuka hitz egin izan du eta orain ere bai. Apaiza ikusiz gero, berorika egiten zitzaion, baita ezkutatu ere.