Hitanoari buruzko pasarteak
-
Senideei eta lagunei hika
Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain
Senide eta lagunekin beti hika hitz egin izan du Mari Kruzek. Jende ezezagunarekin eta konfiantza handirik gabekoekin, aldiz, zuka. Gurasoei berorika beti, etab aita apaiz zein medikuari ere.
-
Anai-arreben artean hika
Maria Angeles Amenabar Lasquibar (1940) Andoain
Anai-arreben artean hika hitz egin izan dute beti. Aitari eta amari zuka egiten zieten; aitona-amonei berorika egin behar izan zieten etxean, medikuari eta apaizari bezalaxe.
-
Aitak alabei zuka eta semeei hika
Anastasio Arkarazo Antxia (1919) Edurne Astigarraga Landaluze (1927) Paul Astigarraga Landaluze (1925) Abadiño
Elkarren artean hika ala zuka hitz egiten duten. Edurnek dio etxean 10 senide izan direla eta gehienek zuka hitz egin izan diotela. Berak, berriz, hika. Paulek dio gurasoengandik datorrela ohitura. Aitak neskei zuka egiten ei zien eta mutilei, berriz, hika. Berak ere berdin egiten omen du seme-alabekin.
-
Gurasoei berorika
Jose Antonio Mujika Casares (1943) Donostia
Gurasoei eta edadekoei berorika egiten zieten. Kaletarrek ez zuten hika ikasi, baserritarrek bai. Bere arreba nagusienak gurasoei beti egin zien berorika.
-
Hitanoaren erabilera desegokia
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Behin tribunal bateko kide zela, aurkezpena egiten zegoenak hika egin zien denei, nahiz eta tartean bi emakume egon. Horrelako jarrerak bere ustez ez dira egokiak. Irratian ere, orotariko entzuleak daudenean, gizon zein emakume, ez du uste lekurik egokiena denik hika egiteko. Hala ere, entzule askok hika entzuteko leku bakarrenetarikoa hori dutela onartzen du.
-
Apaizari berorika
Joxe Luix Arzallus Lizarralde (1929) Errenteria
Ohiturak. Errespetua zitzaien gurasoei eta apaizei. Parean pasatzean txapela eransten zuten eta berorika hitz egiten zieten. Hika hitz egiten du semeekin eta anaiekin.
-
Hitanorako joera gutxi Berako gazteen artean
Patxi Castillo Graziarena (1992) Maialen Chantre Irazoki (1991) Bera
Hitanorako joera gutxi sumatzen dute Patxik eta Maialenek Berako gazteen artean.
-
Hitanoa baliagarria da gaur egun
Patxi Castillo Graziarena (1992) Maialen Chantre Irazoki (1991) Bera
Eurek egiten ez duten arren, gertuko jendearekin aritzeko tratamendutzat daukate hitanoa, eta ez ote duten, diote, gaur egun eta gertuko jendearekin beti ere, hitanoa gaztelerazko esamolde eta hitzengatik ordezkatu. Hala ere, gaur egun hika hitz egiten hasteko ez ezagutza eta helduleku falta sumatzen dituzte.
-
"Hikalagunaz" eta hika trebatzeko beharraz
Patxi Castillo Graziarena (1992) Maialen Chantre Irazoki (1991) Bera
Hika egiten jakitea gustatuko litzaieke, baina Patxiren ustez, garrantzitsuagoa da ingurua euskalduntzea tratamendu jakinen zabalkundeari ekitea baino. Bestalde, hika egiten ikasteko ezagutzen dituzte Beran bertan "hikalaguna" bezalako ekimenak.
-
Hitanoa eskolan, teorikoki bai, baina praktikarik ez
Patxi Castillo Graziarena (1992) Maialen Chantre Irazoki (1991) Bera
Eskolan hika mintzatzen irakastekotan, teoriaz gain, ezinbesteko ikusten dute ahozko jarduna ere lantzea.
-
Hizkuntza bat ikasten ari denaren larruan jarrita
Patxi Castillo Graziarena (1992) Maialen Chantre Irazoki (1991) Bera
Hizkuntza bat ikasten ari denaren larruan jarrita, gauzak gaizki esateko beldurrez egiten ez duen haren jarrera ulergarri zaie Patxiri eta Maialeni. Maialenek dio sentsazio eta jarrera bertsuak lituzkeela berak hika mintzatzen hasiz gero.
-
Hika, zuka eta berorika
Rikardo Salaberria Galarraga (1940) Lezo
Berorika ez dio sekula inori egin. Hitanoa anai-arrebekin, eta lagun artean erabiltzen zen normalean. Hika egiteak hurbiltasuna adierazten duela iruditzen zaio.
-
Senideekin beti euskaraz
Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia
Anai-arrebekin euskaraz egin du beti. Bere senarrak ez daki. ETAn ibilia da, eta ez da nazionalista, baina bai ezkerrekoa. Ama beraiekin bizi zen, eta harekin beti euskaraz, eta baita haurrekin ere. Hitanoa erabiltzen dute senideen artean; ilobekin zailagoa gertatzen zaio.
-
Apaizei lehen berorika; orain, hika
Joxe Mari Urola Oiartzabal (1934) Andoain
Hika hitz egiten zuten asko gazteen artean. Oraingo gazteek ez dute erabiltzen. Duela gutxi pasadizoa: Berastegiko apaizari monagiloak hika egin zion. Lehen berorika apaizei, eta txapela kenduta agurtu behar.
-
Hitanoaren presentzia
Jaime Altuna (1973) Amasa-Villabona
Jaimeren inguruan hitanoak dezenteko presentzia du, baina berak gutxitan heltzen dio tratamendu informal horri.
-
Hitanoak badu tokirik gaur egungo euskal hiztunen artean
Jaime Altuna (1973) Amasa-Villabona
Jaimeren ustez hitanoak badu tokirik gaurko euskal hiztunen artean, bai helduen eta baita gazteen artean ere.
-
Lehengusuarekin hika
Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun
Asierrek lehengusu gazteago bati hika egiten hasteko erabakia hartu zuenekoa.
-
Hitanoa familia barruan
Julen Idarreta Cardona (1990) Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun
Asierrek eta Julenek nabaritzen dute emakumeek hika aritzeko joera txikiagoa dutela. Zergatiak zein ote diren eztabaidan ari dira, eta bakoitzak etxean sumatutakoen haritik tiraka ari dira.
-
Hitanoak zer eskaintzen dion hiztunari
Julen Idarreta Cardona (1990) Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun
Tratamendu informalak zer eskaintzen dien galdetuta bere iritzia ematen du bakoitzak. Julenek dio oraindik ez dela seguru sentitzen hika egiten duenetan. Asierren esanetan, euskararen erregistro informaleko berariazko tratamendua da.
-
Hika aritzean egun ohikoa den akatsa
Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun
Asierrek aipatzen du zenbait menpeko perpaus eratzerakoan, eta zehar estiloan aipamenak egiterakoan hiztun askok, egun, gaizki erabiltzen dituela hikako adizkiak.


