Hitanoari buruzko pasarteak

  • Migel Ansa Erretoreari hika egiten zion laguna

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Ikaskide gehienak euskaldunak ziren Labordenean. Lagun artean euskara ikasi zuen mutil bati buruz hitz egiten du: mutiko hark erretoreari ere hika egiten zion (ikasten ari baitzen). Besteek, ordea, apaizari berorika hitz egiten behar izaten zien.

  • Joxe Antonio Huici Berorika, zuka eta hika

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Gurasoei, berorika hitz egiten zien. Anaia zahararri, zuka. Eta bi arrebei, berriz, hika. Behin adin batetik aurrera, anaiarekin hika egiten hasi zen: anaiarekin adin tarte handia zuen. Apaizari, medikuari, maisuari eta alkateari berorika egin behar izaten zitzaien.

  • Julen Idarreta Iturriotz auzoan emakumeak noka

    Julen Idarreta Cardona (1990) Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Izango da, bestela ere, Oiartzunen noka egiten duen emakumerik, bistan da, baina Iturriotz auzoan sasoiko da emakumeen arteko hiketa.

  • Asier Retegi Kuadrillan egun batetik bestera erabaki zuten hika egiten hastea

    Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Egun batetik bestera hika egiten hastea erabaki zuten koadrillan, eta trebatzea, aldiz, sare sozialetan eta txat-etan idaztearen poderioz lortu zuten.

  • Andere Arriolabengoa Aitak alabei hika egin ez izanaren pena

    Andere Arriolabengoa Bengoa (1982) Aramaio

    Andereri eta aiztari ez zaizkie etxean hika zuzendu izan; aita ez, bederen, tradizioak hala aginduta. Eta gaur egun, bai alabek eta bai aitak dute horren pena.

  • Olatz Bengoetxea Hitanoa

    Olatz Bengoetxea Manterola (1990) Irun

    Euren aitek hika egiten dute, baina lagunartean; alabei ez diete inoiz hiketan egin. Irunen kalean hiketan asko ez hitz egin arren, herriko euskaldun zaharrek hitanoa badakitela esaten dute.

  • Josu Garate Eibarko hitanoa berreskuratuko al da?

    Josu Garate Suinaga (1975) Ekhi Zugasti Uriguen (1985) Eibar

    Hitanoa berreskuratzea nahi du bikoteak, ematen duen gertutasuna dela eta. Josuren iritziz, belaunaldien artean aldaketa bat eman da euskararen erabilerari dagokionez.

  • Maria Angeles Zelaia Hitanoa: batzuekin bai, besteekin ez

    Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Oñati

    Hika txiki-txikitatik egin du, baina berezia da honen erabilera, batzuekin egitera ohituta dagoelako, eta beste batzuekin ez zaiolako ateratzen. Begirune kontua ere bada, edozeini ezin zaiolako egin. Gurasoek egiten zioten hika, baina Maria Angelesek haiei inoiz ez. Ahizparekin adibidez egin izan du beti, baina anaiari zuka.

  • Jesusa Zumalde Senarrarekin zuka, semeekin hika

    Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Jesusak senarrarekin beti zuka egin du, nobio garaitik hona. Seme biekin, ordea, hika egiteko ohitura du, batez ere haserre dagoenean.

  • Mari Tere Azkoitia Hitanoa, ohitura eta konplexua

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Auzotik herrira jaistean  'baserritar konplexua' entitzen zutela aipatzen dute, ia erdararik ez baitzekiten, eta euskara ere ezberdina zutelako. Bestetik, kalean baziren euren artean hika egiten zuten gizonak, baina ez zekiten emakumeari hika egiten.

  • Mari Tere Azkoitia Zuka, hika eta berorika

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Gurasoei zuka edo berorika, eta apaizari berorika. Errespetu kontua da hika egitea edo ez egitea. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Hasieran zuka, konfiantzarekin hika

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Hitanoa erabiltzea ez zaie edozeinekin irteten. Hasiera batean zuka egiten dute, eta konfiantza izandakoan hika. Ez zaie erraza egiten gazteei hika egitea, baina penaz ikusten dute hitanoaren transmisio falta. Konplexuak hika egiteagatik. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Osasuntsu ikusten al duzue hitanoa Oñatin?

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Mutilen artean gordetzen dela konturatu dira, baina nesken artekoaren egoera txarra da. Seme-alabei ez diete transmititu, baina haserretzen direnean irteten zaie hika egitea. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Emakumeen artean gaztelania nagusi

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Mutilek askotan euren artean hika egiten dute, baina ez diete emakumeei hika egiten. Euskara ere kasu askotan gizonen artean hobeto gorde da tamalez. Araotzen, ordea, denek mantendu dute euskaraz egiteko ohitura. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Zergatik galdu da noka?

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Aspalditik datorren kontua dela diote, izan ere, betidanik hitz egin dute gizonek euren artean bai euskaraz, eta baita hika ere. Emakumeek, ordea, behin etxetik irtendakoan, ez zuten hika egiten, ordinarioa zelakoan. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Txakurrari hika

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Animaliei orokorrean hika egin izan diete, kasu gehienetan aginduak baitira. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Zure buruari hika egiten al diozu?

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Gizonen forma erabili ohi izan dute askotan euren buruarekin hitz egitean. Oñatiko hitanoa.

  • Pili Irazabal Auzoan kalean baino hika gehiago?

    Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati

    Kalera jaistean, euskararen erabilera txikiagoa zen, eta ondorioz, hikaren erabilera ere bai. Gizonen artean hika egitea ohikoagoa zen, emakumeen arteko noka, berriz, oso gutxi entzun zuten kalean. Oñatiko hitanoa.

  • Pili Irazabal Euskararen kontrako jarrerak

    Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati

    Garai batea bizi izan zituzten euskararen kontrako jarrerak, gaztelaniaren inposaketa. Hala ere, gaur egun gertatzen ez dela uste dute. Hika 'zakarra' zelako pentsamendua. Oñatiko hitanoa.

  • Pili Irazabal Transmisio-etena, kontzienteki

    Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati

    Bai Oñatiko euskara eta bai Oñatiko hika 'zakarra' iruditu izan zaie zenbaiti, euskara eredugarria Tolosakoa zelakoan. Gaur egungo hikaren egoera transmisio faltak eragindakoa dela diote, batzuren kasuan, nahita utzi zaio hika transmititzeari, zakarra, errespetu falta... zelakoan. Oñatiko hitanoa.