Hitanoari buruzko pasarteak

  • Julen Idarreta Joxan Tolosa zuka mintzatzen?

    Julen Idarreta Cardona (1990) Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Joxan Tolosaren pasadizoa aipatzen dute Asierrek eta Julenek.

  • Asier Retegi Tratamendu informaleko zenbait joera

    Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Asierrek hitanoarekin lotutako zenbait ohitura eta joera aipatzen ditu, berba lagunaren adinarekin zerikusia dutenak, gehienak.

  • Julen Idarreta Aitak eta osabak elkarri hika

    Julen Idarreta Cardona (1990) Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Hiztunen artean adin tarte handia izanagatik ere, elkarri hika egiten dioten kasuei buruz.

  • Asier Retegi Euskalkiak eta hitanoak eskolan presentzia beharko lukete I

    Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Asierren ustez, tokian tokiko hizkera eta hitanoa eskolan erakutsi beharko lirateke, euskara batuarekin batera.

  • Asier Retegi Euskalkiak eta hitanoak eskolan presentzia beharko lukete II

    Asier Retegi Oiartzabal (1990) Oiartzun

    Asierren ustez, tokian tokiko hizkera eta hitanoa eskolan erakutsi beharko lirateke, euskara batuarekin batera.

  • Manex Agirre Manexek bere kabuz ikasi du mutilekin "hika" mintzatzen

    Manex Agirre Arriolabengoa (1982) Aramaio

    Manexek eta ingurukoek ez zuten txikitan sekula hika molderik erabili, hori "hiztun zaharren" kontua baitzen. Gerora ikasi zuen Manexek hika mintzatzen, bere kabuz, eta gaur egun erabiltzen du tratamendu hori, baina oso gertuko jende kontatuarekin, eta gainera, mutilekin soilik (nokarik ez, beraz). Hika mintzatzeko joerarik ez dute sumatzen inguruko gazte jendearengan, ez Manexek eta ezta Anderek ere, eta galbidean doan tratamendua dela diote.

  • Manex Agirre "Hika" mintzatzen ikasteko baldintzei eta eginahalari buruz

    Manex Agirre Arriolabengoa (1982) Aramaio

    Manexek esanetan, zailagoa da une honetan "hika" norekin jardun topatzea, tratamenduaren beraren nondik norakoak barneratu eta praktikan jartzea baino.

  • Manex Agirre "Hika" jarduteari buruzko zenbait kontu eta adibide

    Manex Agirre Arriolabengoa (1982) Aramaio

    "Hika" mintzatzen hasi zenean zuzendu behar izan zituen "akatsez" ari da Manex.

  • Andere Arriolabengoa "Hikaren" balioaz

    Andere Arriolabengoa Bengoa (1982) Aramaio

    Hitanoa edo hiketa gaur egun baliagarria den galdetuta, zalantza egiten du Anderek. Baina berak betidanik entzun izan du hika etxean, eta zehatzago, noka, emakumeen artekoa, alegia, eta pena ematen dio herrian tratamendu horri ez eustea.

  • Manex Agirre Hitanoa eskolan

    Manex Agirre Arriolabengoa (1982) Andere Arriolabengoa Bengoa (1982) Aramaio

    Hitanoaren transmisioa eskolatik bideratzea nola ikusiko luketen galdetuta, Aramoaio bertako hizkera eta formak erakutsiko lituzkeen figura topatzeko zailtasuna aipatzen dute. Hala ere, hurrengo belaunaldiei transmititzekotan, bide bakarra hori dela diote.

  • Leire Laskarai Hika jardun nahi, baina ezin

    Leire Laskarai Urmeneta (1998) Ainhoa Sarasua Laskarai (1997) Maddi Sarasua Laskarai (1995) Itsasu

    Hika aritzeko geroz eta ezagutza gutxiago du jendeak; ondorioz, gaitasun gutxiago.

  • Maddi Sarasua Aitak noka

    Maddi Sarasua Laskarai (1995) Itsasu

    Zaharragoei hika ezin zuzentzeari buruz.

  • Unai Urroz Lagunei hika; anaiari zuka

    Unai Urroz Guelbenzu (1993) Doneztebe

    Unai eta anaia hika aritzen dira haien lagunartean, baina elkarri ezin omen diote hikarik egin, barrenak ez die agintzen, eta zuka aritzen dira.

  • Roxarito <iradi Berorika, hika eta zuka familian

    Maria Rosario Iradi Abalabide (1933) Hernani

    Aita behia jeizten bertsotan aritzen zen. Amonari eta gurasoei berorika egiten zieten. Amaginarrebari ez zitzaion horrela hitz egite gustatzen. Anai-arrebekin batzuekin hika eta besteekin zuka hitz egin izan du.

  • Bettan Hoqui Hika edo zuka aritzeko ohituraz

    Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992) Zalgize-Doneztebe

    Hoqui anai-arrebek hika egiten diote aitari. Ohitura hori ez da euren inguruan batere zabaldua, eta eurek badakite izango dela joera hori begi onez ikusiko ez duenik ere, baina aitak ez die sekula kontrakorik egin dezaten esan, eta ohitura hori dute etxean. Joanak eta ahizpak hika egiten diote Bettani ere, baina Bettanek, ordea, arrebei zuka egiten die. Tratamenduen inguruko joera nagusiak zein diren aipatzen dituzte, halaber, pasarte honetan. Joanak, esate baterako, nahi luke gertuko neskekin noka jardun, baina haren esanetan, ez du behar beste ezagupen.

  • Bettan Hoqui Xiberuan haurrek hika, txikitatik

    Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992) Zalgize-Doneztebe

    Xiberuan zuka zein hika transmititzen zaie haurrei, txikitatik. Helduek itsusi atzematen dute haurrek ohiturazko tratamenduak erabili ezean.

  • Bettan Hoqui Hika eta zuka eskutik beti

    Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992) Zalgize-Doneztebe

    Xiberuan hika eta zuka eskutik doaz. Joanarentzat, esaterako, pentsaezina da anaiari zuka egitea, ez balitzateke zuzena. Haurrei batera irakasten zaizkie hika eta zuka Xiberuan. Gau eskoletan, aldiz, lehenik zuka irakatsi ohi da, eta ondoren hika.

  • Bettan Hoqui Hika eta zuka, etxean zein ikastolan

    Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992) Zalgize-Doneztebe

    Joana eta Bettan Donaixtiko ikastolan ikasiak dira, Nafarroa Beherean, eta han irakasle askok zuka egiten zieten. Hezkuntza soilik zuka jasotzen duenak nekez ikasten omen du gero hikaz xuxen mintzatzen. Xiberuko haur eskoletarako behar beste trebatutako irakasle atxematen ere ez omen da erraza.

  • Bettan Hoqui Hika eta zuka ikastolan ikas daitezke

    Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992) Zalgize-Doneztebe

    Ikastolan aski ongi ikas daiteke hika eta zuka mintzatzen, baina ezinbesteko baldintza da gero, era berean, euskarari eustea eskolatik kanpo ere, lagunartean, egunerokoan...

  • Migel Ansa Hika, lagun artean eta anai-arrebekin

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Anai-arreben artean hika hitz egiten zuten. Gurasoei, berriz, berorika. Lagun artean ere hika egiten zuten. Koinatu-koinatei, berriz, zuka. Soldadutzako pasadizo bat kontatzen du.