Hitanoari buruzko pasarteak

  • Arenduikoak Hikaren beherakadaren arrazoiak zeintzuk ote?

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Oñatiko kalean oso euskara gutxi entzuten zen garai batean. Euskaraz egitea baserritarrena zen eta hika ere bai. Hala ere, ez dute uste seme-alabei hika ez irakastea konplexuaren ondorioa izan denik. Ikastoletan jasotako euskara batuaren eragina aipatzen dute. Beraiek Oñatiko euskarari eutsi diote.

  • Arenduikoak Hitanoaren galeraren arrazoiak

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Kalean hika baserritarrena zela esaten zietenez, hain baserritar ez sentitzearren, zuka egiten zutela uste du Karmenek. Gainera, euskara batuak ere eragina izan duela uste dute. Euskara batuko hitanoa Oñatikotik oso desberdina dela dio Bernardok.

  • Arenduikoak Neskek hika aritzeko esparru gutxiago

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Emakumeek eta gizonek ez zituzten pareko esparruak hika aritzeko. Garai batean emakumeak ezin ziren bakarrik sartu kafetegian. Bernardok dio auzoko mutilak futbolean edo bola-jokoan aritzen zirela eta hika hitz egiten zutela elkarrekin. Neskatilak ez ziren inora joaten.

  • Pilar Guridi Eskolatik kanpo, lagunekin hika

    Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Umetako lagunekin hika egiten zuten. Adinekoei zuka egiten zieten.

  • Joxepi Arregi Zeinekin egiten zuten hika

    Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Oñati

    Bi ahizpek elkarren artean hika egin ohi zuten, eta anaia gazteenarekin ere bai. Anai-arreba zaharrenekin, berriz, zuka. Gurasoek denei egiten zieten hika. Lagunekin ere hitanoan egiten zuten. Mutil lagunarekin zuka. Semeari eta ilobei gehienbat zuka.

  • Esperanza Aiastui Hitanoa eta euskara/gaztelerari dagokionez, auzoen arteko desberdintasunak

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Hitanoari dagokionez, desberdintasun handiak ikusten dituzte kaleko edo baserri giroko auzoen artean. Kalean ia ez da egiten hika. Baserritar izateagatik ez dute konplexurik izan. Hala ere, Pilarrek gogoan du lehen jaunartzea egin zuenean errezoak eta abestiak gazteleraz ez zekizkienez, isilik gelditzen zela.

  • Esperanza Aiastui Hitanoa eta errespetua

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Ezagutzen dute senarrari hika egiten dion emakume bat, baina ez zen ohikoa. Pertsona nagusiei hika egitea ere ez zen itxurazkoa. Hitanoa erabiltzeko "baldintzak".

  • Esperanza Aiastui Gaur egun, mutilek neskek baino gehiago hitanoan

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Gaur egun gazteek asko egiten dute euskaraz. Baina mutilek gehiago egiten dute hika neskek baino.

  • Esperanza Aiastui Gaur egungo gazteen hitanoa, desberdina

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Gaur egungo gazteen hitanoa desberdina da. Mutilei eta neskei berdin egiten diete, ez dakite noka erabiltzen.

  • Esperanza Aiastui Errespetua baino gehiago, konfiantza kontua da hitanoa

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Hitanoaren kontua, errespetuzkoa baino, konfiantzazkoa dela uste dute.

  • Esperanza Aiastui Animaliei hika

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Animaliei normalean hika egiten diete, baina ez dute bereizten arra ala emea den.

  • Mari Tere Biain Hika hitz egiten zutela ohartu ere ez

    Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Anai-arrebek hika hitz egin izan dute elkarrekin. Ez du gogoan gurasoek berari nola egiten zioten, baina hika egingo zutela pentsatzen du, behintzat beraiek hala ikasi zuten eta! Orain konturatu omen dira hika hitz egiten dutela.

  • Mari Tere Biain Alkateari hika, konturatu gabe

    Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    Eli Galdos alkate zen sasoian, harekin hitz egitera joan ziren udaletxera eta Mari Terek dena hika egin omen zion. Hori lotsagarria zela eta errieta egin zioten! Berak ohartu gabe egin zuela hika dio.

  • Kontxita Biain Lagunekin eta lehengusuekin hika

    Kontxita Biain Biain (1928) Oñati

    Lagunekin egiten zuen gehien hika, adibidez, Mari Tererekin, kuadrillakoa eta, gainera, auzokoa zen eta. Aitaren aldeko lehengusuak egon ziren euren etxean eta haiekin (edo behintzat lehengusu batekin) ere hitz egiten zuen hika, etxekoekin baino konfiantza handiagoa izango zuelako edo.

  • Zumalde ahizpak "Hika pentsatu gabe irteten da"

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Oso garrantzitsua da hika Arantxarentzat. Ana Marik bere nortasunaren zati bat bezala ikusten du hika. Eugenik ez dio bestelako garrantziarik ematen. Konplizitate gehiago duten jendearekin ateratzen zaie ahizpei hika erabiltzea.

  • Zumalde ahizpak Hika galduko balitz, zer?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Euskararen zati bat da eurentzat, eta penagarria litzateke hain txikitatik barneratu duten zerbait desagertzea. Arantxari biloba txikiei egitea gogorra egiten zaio belarrira.

  • Mertxe Arregi Hika, etxetik lagunartera

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Oñati

    Etxean anai-arreben artean hika erabiltzen zuten, baita lagunartean ere. Gurasoek hika egiten zioten Mertxeri.

  • Mertxe Arregi Hika erabiltzeari utzi, eta gero berreskuratu

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Oñati

    Konturatu gabe bereganatu zuen Mertxek hika, eta ez du bera ere hika egiten hasi zen momentua gogoratzen. Hala ere, adin-tarte bat egon zen non ez zuen hika erabiltzen, kale-giroan gaztelania entzuten baitzen asko. Gero errekuperatu zuen hika. Gaur egun gertuko lagunekin hitz egiten du Mertxek.

  • Mertxe Arregi Kalean, hikaren erabilera okerra

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Oñati

    Gizonekin hika egiteko ohitura gutxiago du Mertxek. Kontu serioez hitz egiteko garaian, zuka darabil. Kaletar zenbaitek berdin egiten diete emakumeei eta gizonei hika.

  • Rosa Igartua Etxean zeharka ikasi zuen hika

    Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Rosak hika etxean jaso bazuen ere, ez zuen zuzenean jaso. Amak bere ahizpekin beti hika egiten zuen. Gurasoek, ordea, ez zieten seme-alabei hika giten, ezta Rosak haren anai-arrebekin ere. Lagunartean hika egiten hasi zen, baina umetan ez.