Hitanoari buruzko pasarteak

  • Mirari Guridi Oñatiarrak ez direnekin ere hika

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Mirarik lanean beste birekin egiten zuen hika, Arrasateko kaletar batekin, eta garagatzar batekin.

  • Mirari Guridi Erdaraz egitetik hika egitera

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Gertutasuna, konfiantza, elkarrekin egoteko ohitura beharrezkoak dira hika egiteko. Mirariren kasuan, lankideekin hasiera batean erdaraz egiten zuen, gero zuka, eta gero hika. Hasieran umeei zuka egiten zaie, mutikotan hi.

  • Mirari Guridi Tabernan hi, elizan zu

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Eliz-giroan zuka zen nagusi, tabernan, ordea, hika hitz egitea zen ohikoagoa, giroa informalagoa baitzen.

  • Mirari Guridi Baserriko animaliekin, hika

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Txakurrari batez ere hika. Loreei ere zuka egiten die Mirarik.

  • Mirari Guridi Norberaren buruarekin hika

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Euren buruarekin hika egiten dute hirurek. Agurtzaneren eta Miraren kasuan, mutilen hika ateratzen zaie batzuetan. Koldok, animaliei sexuaren araberako hika egiten die.

  • Mirari Guridi Zuka eginez gero, seinale txarra

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Konfiantza, ohitura, gertuko harremana... ematen die hitanoak.

  • Mirari Guridi "Araozgoak bezelakoak behintzat ez izan"

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Euskara garai batean baserriarekin lotzen zen moduan, berdin gertatzen zen hitanoarekin. Baserritarra izatea eta hika egitea gizarte maila baxukoa izatea zen, ezjakinarena. Araozgoak eredu txartzat zituzten gurasoek.

  • Mirari Guridi Zer egin hika errekuperatzeko?

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Gizonen artean erabiltzetik, gizon eta emakumeen artean hitz egitera pasa beharko litzateke. Gizonek ez dakite emakumeei nola egiten zaien hika.

  • Manuel Ormazabal Euskaraz hitz egiteko beldurrez

    Manuel Ormazabal Sasiain (1942) Lasarte-Oria

    Euskaraz egiteko beldurrez ibiltzen zen jendea, edozeinek "habla en cristiano" esan zezakeelako. Beraiek kontra egitea pentsatu zuten eta euskaraz hitz egiten zuten. Behin Hernanin emakume bati aurre egin zioten. Antiguako mutil-kuadrilla batzuk Lasartera etortzen ziren, beraiekin euskaraz hitz egitearren. Hika hitz egiten zuten.

  • Manuel Ormazabal Gurasoei zuka; aitonari berorika; orain apaizarekin hika

    Manuel Ormazabal Sasiain (1942) Lasarte-Oria

    Beti hika hitz egin izan du. Apaizari ere hika hitz egiten omen dio, hark lehenengo hitza hika egin ziolako. Garai batean oso gaizki ikusia zegoen hori. Zaharragoei hika egitea ere bai. Beraiek zuka hitz egiten zieten gurasoei , baina inguruan baziren berorika egiten zietenak. Aitonari berorika. Garai batean apaizei berorika egiten zieten, baina apaiz gazteagoak sartzean aldatuz joan zen ohitura hori.

  • Jone Arriaran Gurasoek hika egiten zieten beti

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Gurasoek hika hitz egiten zieten beti. Auzokoei edo beste pertsona batzuei, berriz, zuka. Anai-arreben artean hika hitz egiten dute. Zuka hitz egitea konfiantzarik ez edukitzea litzatekeela diote.

  • Jone Arriaran Hika egitea zakarragoa?

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Joneri iruditzen zaio hika hitz egitea zakarragoa dela zuka egitea baino. Horregatik ez diote hika egin etxekoa ez den inori. Mari Karmenek, berriz, ohitura falta dela dio. Hika egitea konfiantza handiagokoa dela uste du.

  • Jone Arriaran Gurasoek seme-alabei hika

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Gurasoek hika hitz egiten zieten. Joera hori zuten beste guraso asko egongo zirela dio Mari Karmenek. Hika egiteak ez zuen esan gura gutxiago maite zituztenik. Aitaren esaera.

  • Jone Arriaran Kategoria handiagokoei zuka

    Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati

    Garai batean kategoria handiagoko pertsonei hika hitz egitea pentsatu ere ez. Konfiantzarik eta ohiturarik izan ezean, ez dute hika egiten. Baina errespetu falta ote da hika egitea?

  • Esperanza Aiastui Hika, zuka eta berorika

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Hika zeinekin egin izan duen aipatzen du bakoitzak; Joxepi eta Mariaxun ahizpek, anaia gazteenarekin. Pilarrek gehienekin hika. Esperanzak, berriz, guztiekin zuka. Abadeei berorika egin behar izaten zitzaien.

  • Esperanza Aiastui Etxean zuka, lagunekin hika

    Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Oñati

    9 anai-arrebetan gazteena zen Esperanza. Etxean ez zuen hika egiten. Anaiek euren artean bai, egiten zuten. Esperanzak kalean, Larrañako lagunekin hitz egiten zuen hitanoan. 14-15 urterekin txokolate lantegian hasi zen lanean eta han ere batzuekin egiten zuen. Auzokoen artean zuka erabiltzen zuten.

  • Arenduikoak Gaztelaniaz nola ikasi zuten; nori zuka, hika edo berorika

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Dena euskaraz egiten zuten eta kalera jaisten zirenean "caseras" esaten zieten, gaztelaniaz ez zekitelako. Garai batean pertsona nagusiagoei, medikuari edo fraideei zuka edo berorika egitea normala zen, baina, bestela, euren artean, hika. Bernardok Extremaduratik etorri zen batekin ikasi zuen gaztelaniaz.

  • Arenduikoak Hika naturalki ikasi zuten, aurrekoei entzunda

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Gurasoek euren anai-arrebekin hika hitz egiten zuten eta nahiz eta seme-alabei ez egin, inkontzienteki ikasi zutela diote. Osaba batek "hi, mutikua" edo "hi, neskatilia" esateko ohitura zuen, baina inoiz ez izen propioa esanda. Beraientzat hika hitz egitea inoiz ez da izan mespretxuzkoa, goxoa eta gertukoa baizik. Gurasoei beti zuka, errespetuagatik. Euren artean ume-umetatik hika.

  • Arenduikoak Auzokoen artean hika; Arantzazutik Araotzera ezberdintasunak

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Auzokoen artean hika hitz egiteko ohitura dute. Bernardok uste du auzo gehienetako ohitura hori izango dela. Euskara asko aldatzen da Arantzazutik Araotzera. Hika ere desberdina omen da.

  • Arenduikoak Pertsona jakin batzuei oharkabean hika

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Bernardok dio auzoko lagunez aparte, beste gizonezko batzuei ere egiten diela hika. Emakumeei gutxiago. Dendan bezero batzuei beti hika egiten die, baina ez daki zergatik. Automatikoki irteten den gauza bat dela diote. Konfiantza izan behar da hika egiteko.