Hitanoari buruzko pasarteak
-
Heldutan hika egitea erabaki
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Eskolan sekula ez zuten euskaraz egiten, erdaraz alfabetatu ziren. Rosak gogoan du hika ez zela bere haurtzaroraren parte izan, baizik eta helduagotan egindako hautu kontziente bat izan zela hika erabiltzea. Hika (eta euskara) baserri girora mugatzen zen.
-
Alabekin hika gutxi
Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Alabekin oso egoera jakinetan erabiltzen du hika Rosak, esaldi labur eta zehatzekin.
-
Hika gaizki ikusirik al zegoen?
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Baserritar konplexua izaten zuten askok, bereizketa handia baitzegoen kaletarren eta baserritarren artean. Kaletarra eta erdalduna izatea zen finena. Ondorioz, hika baserritar kontua bezala ikusten zen, informalegia eta zakarra.
-
"Barrenetik urteten dotzun hizkera"
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Hikaren erabilera ohiturei oso loturik dago, inkontzienteki erabiltzen den hizkera bat da, eta horrek egiten du berezia. Kalean ere baziren hika egiten zutenak, baina batez ere auzoetan gorde zen.
-
Hika zuka baino gogorragoa
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Mutilek euren artean emakumeek baino gehiago egin izan dute euskaraz eta hika.Beharbada, hika zakarragoa edo maskulinoagoa bezala ikusi izan da.
-
Hika gehiago erabiltzen dute mutilek
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Hika gutxi entzuten da gaur egun Oñatin, eta erabiltzen dutenen artean ere, mutilak gehiago dira. Kaleko hizkera moduko bat bilakatu da. Gaur egun hika gehiago baloratzen dela sentitzen dute, hobeto ikusita dagoela.
-
"Hika aproposagoa da tabernarako"
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Rosari asko kostatzen zaio dendan hika egitea, banakako batzuekin egiten du bakarrik. Hala ere, errazago egiten du bestea gazteagoa den kasuetan.
-
Animaliei hika, loreei zuka
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Oso inguru txikikoa da hika. Animaliekin, hika errazago. Lore bati, ordea, zuka.
-
Hikari propaganda egin behar zaio
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Hurbiltasuna ematen die hikak. Hika galtzea ez da komeni, pena handia emango lieke. Hika erabiltzea da biziraupenaren giltza. Hobeto ikusita dago gaur egun mutilek hika erabiltzea neskek erabiltzea baino.
-
Nola berreskuratu hika?
Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati
Hezkuntzaren bitartez hika berreskuratu daitekela uste dute, eskolan hika irakatsiz.
-
Hika txiki-txikitatik entzun du
Bittori Goitia Larrañaga (1928) Oñati
Txiki-txikitatik ikasi zuen hika Bittorik. Anai-arrebekin, bizilagunekin eta eskolan erabiltzen zuen hika. Maistrari, gurasoei eta adinekoei zuka egiten zieten denek
-
Nobiotan zuka
Bittori Goitia Larrañaga (1928) Oñati
Bittorik anai-arrebekin hika egiten bazuen ere, amandreak hikarik ez egiteko eskatu zien. Nobiotan, mutilarekin zuka egiten zen.
-
17 urterekin hikatik zukara
Bittori Goitia Larrañaga (1928) Oñati
Anai-arreben artean beti hika hitz egin dute. Lagunartean ere bai, baina 17 urteak betetzean, zuka erabiltzen hasten ziren, lehenengo mutilekin, neskekin gero. Hika egiteari 'hittato' esaten zioten.
-
Seme-alabei hika, bilobari zuka
Bittori Goitia Larrañaga (1928) Oñati
Gaur egun Bittorik hika erabiltzen jarraitzen du, ahizpekin eta gertuko lagunekin. Seme-alabekin askotan hika erabiltzen du, nahiz eta batzuetan zuka egin. Ilobari, ordea, zuka egin dio.
-
Eskolan ere hika
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Oñati
Gurasoek Xeferiri eta haren senideei zuka hitz egiten zieten. Anai-arreba zaharrenei ere zu egiten zieten azken hiru ahizpa gazteenek, baina euren artean hika egiten dute. Lagunekin beti erabili izan du hika, eskolan bertan.
-
Baserrietan hika gehiago
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Euren aurrekoek gurasoei berorika hitz egiten zieten, baita aitajaunari eta amandreari ere. Araotzen normalena zen kalean hika egitea. Gaur egun asko nabaritzen da euskaran kalearen eragina. Hika baserritarrek hobeto gorde dute.
-
Euskaraz hi, zu eta berori
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Euskaraz hiru forma bereizten ziren, baina zuka hitz egitea errespetuz hitz egitearen modukoa zen. Gaur egun adineko jendeari 'usted' esaten zaio gaztelaniaz.
-
Hika egiteko, maiz elkar ikusi behar
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Euren artean euskaraz egin dute beti, baina denbora asko bada elkar ikusi ez dutela, zukara pasatzen dira nahigabe. Erdaraz hitz egiten hasi zen jendea Oñatin Frankismo garaian. Enkarna gerraurreko ikastolara joan zen, baita bere anai-arrebak ere, Koruetako Don Genarorekin.
-
Ezezagunei hika egitea, lotsagabekeria
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Konfiantza izatea, lagunak izatea... beharrezkoa dira hika erabiltzeko. Euren aurreko emakumeek beti hika egiten zuten.
-
Hika, etxekoen modukoei
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Hika ez zaio edonori egiten, beste konplizitate bat sortzen da hika egiten denarekin. Etxekoen modukoak direnei egiten zaie.


